Euskal Musika Musika Independentearen Sarietako finalisten artean ere entzungai
Euskara. Kultura. Mundura.
Musika Independentearen MIN Sarietan ozen entzungo dira euskal musikaren doinuak aurten ere. Batetik, Belako taldea bi sari garrantzitsuetan finalisten artean kokatu da, hain zuzen ere Radio 3 Artista Onenaren Sarian eta Ticketea Zuzeneko Onenaren Sarian. Eta bestetik, Etxepare Euskal Institutuak babesten duen Euskal Album Onenaren Sarian bost lan heldu dira finalista izatera: MMXV (Mikel Urdangarin), Ziklomorphosia (Sorkun), Phoenicoperus (Ken Zazpi), Barnarsants 2015 (Jabier Muguruza) eta Ez Nago lo (U.K.Bill)
Sari nabarmenenak jendeak internet bidez –hemen!- emandako botoen arabera banatuko dituzte, beraz probestu aukera: iritzia emateko epeak apirilaren 15era arte iraungo du zabalik. Garaikurrak banatzeko ekitaldia, berriz, apirilaren 19an izango da, Madrilgo Apolo Antzokian.