Euskal olerkigintza, Bruselako Transpoesie jaialdian Itxaro Bordaren eskutik
Euskara. Kultura. Mundura.
Bosgarrenez, EUNICek, Europar Batasuneko Kultura Institutu Nazionalen Europako klusterrak, Transpoesie olerki jaialdia antolatu du, Bruselan. Euskal olerkigintzak izan du bere ordezkapena jaialdian, izan ere, Itxaro Borda euskal idazlea bertan egon da, Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin. 2015az geroztik, Etxepare EUNIC sareko kide da.
Iraila bukaeran burutu dute Transpoesie, Hizkuntzen Nazioarteko Egunarekin bat eginaz (irailak 26). Aurtengoan, 24 herrialde batu dira Bruselako biztanleei olerkiak eskaintzeko, jatorrizko hizkuntzan eta Frantses eta Alemanierako itzulpenekin. Guztira 20 hizkuntzatako poemak egon dira jaialdian.
Itxaro Bordak hainbat olerki errezitatu zituen jaialdiaren baitan, beste hainbat nazioarteko idazlerekin batera, Gudrun De Geyter-ek moderatutako saioan: Ida Bördel, Tonnus Oosterhoff, Eiríkur Örn Norddahl eta Laurence Vielle.