Euskal olerkigintza protagonista nagusia izan zen Milango udaberrian
Euskara. Kultura. Mundura.
“En el umbral de la primavera / Poesiaren udaberria” jardunaldiek, martxoaren 24an Milango Unibertsitatean burututakoak eta Danilo Manerak koordinatuak, arrakasta handiarekin itxi dituzte ateak. 200 ikasletik gora eta 30 irakasle eta adituk hartu zuten parte ekintzetan.
Milango aurtengo udaberriko poesia edizio honetan euskal literatura nabarmendu nahi izan dute bereziki; arrazoi horregatik Rikardo Arregi poeta eta Iñaki Alfaro irakaslea izan dira bertan. Alfaro euskal poesiaren historiaz aritu da, zehazkiago bertsolaritza eta kantautoreei buruz. Horretaz gain, lau autore klasiko euskaldunen poemak irakurri eta iruzkinak egin zituzten (B. Etxepare, G. Aresti, A. Urretabizkaia eta B. Atxaga). Bi adituek itzulpenak prestatu zituzten ekimenerako, eta Roberta Gozzi –Italiera/euskara itzultzaile esanguratsuenetakoa- bertan izan zen.
Hurrengo egunean, martxoaren 25ean Rikardo Arregi Veneziako unibertsitatean izan zen, Etxepare Euskal Institutuko irakurle den Iñaki Alfaroren Euskal Hizkuntza eta Literatura ikastaroko ikasleekin.
Ekimen hau honako erakunde hauen laguntzari esker gauzatu da: Milango Unibertsitatea, Espainiak Italian duen enbaxadaren kultura-bulegoa, Milango Cervantes Institutua eta Etxepare Euskal Institutua. Milango Unibertsitateko ikasle eta irakasleen ekarpena ere aipatzekoa da; izan ere, poemak italieraz errezitatzeaz gain, poesiarekiko duten interes apartaren zergatia azaldu zuten.
Bestalde, aurten ikastaro berri bati eman zaio hasiera Milango ateneoan, Danilo Manera irakasleak koordinatua, “Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako Literatura” izenburu duena; ikasle italiarrek gogo handiz hartu dute. Euskara atala, Donostiako Sustapena erakundearen bekaduna den Nora Santamaría Iribar irakaslearen ardurapean dagoena.