Euskal poesia Euskararen Eguneko kultur programa amaitzeko
Euskara. Kultura. Mundura.
Ingo Niebelen hitzaldiarekin eta Rikardo Arregiren poesiekin bukatu ziren Frankfurt eta Leipzigen Olaso Dorrea Fundazioaren laguntzarekin Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko antolatutako kultur programak.
(...)
Ingo Niebelen hitzaldiarekin eta Rikardo Arregiren poesiekin bukatu ziren Frankfurt eta Leipzigen Olaso Dorrea Fundazioaren laguntzarekin Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko antolatutako kultur programak.
Astebeteko programazioari amaiera emateko, abenduaren 6an, ‘Gernika eta Alemanak’ deituriko hitzaldia eskaini zuen Ingo Niebel historialari eta kazetariak Fankfurteko Goethe unibertsitateko ikasleen aurrean. Besteak bere, erbestean lan egin zuen Euskor Jaurlaritzako kideez, Gernikako bonbardaketan parte hartu zuten estatu eta agintariek zabaldutako kontakizunez eta 80. hamarkadan alemaniar eta euskaldunen artean emandako berradiskidetze prozesu politikoaz aritu zen Niebel.
Leipzigeko unibertsitatean ostera Rikardo Arregik gerra garaiko euskal poetak eta hauen poesia eman zituen ezagutzera ostegunean. Lizardi eta Lauaxeta bezalako poeten olerkiak irakurtzeaz gain bere poema propioen errezitaldia egin zuen Arregik ‘Txolarreak, trenak eta autobusak’ izenburutzat zuen emanaldian. Ekitaldian Aizpea Goenaga, Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria; Claudia Gatzemei, Leizpizgeko Unibertsitateko Hizkuntza Erromanikoen departamentu buruak eta Izulpengintza saileko arduradun den Carsten Sinnerrek parte hartu zuten.