Euskal Sortzaileak Sarean programa bueltan da!
Euskara. Kultura. Mundura.
Euskal Sortzaileak Sarean programa bueltatzen da! Etxepare Euskal Institutuaren eta Maramara* taldeko Mintzanet egitasmoaren arteko lankidetzari esker, euskal egileek eta eragileek zuzeneko prestakuntza-saioak eskainiko dizkiete, berriro ere, Euskal Herritik, Institutuak nazioarteko unibertsitateetan dituen ikasleei.
Apirilaren 20an, Unai Elorriaga idazlea Brnoko unibertsitateko ikasleekin arituko da iazko Mintzaneteko edizioa itxiz. Hilaren 24an, aldiz, Pio Perezek Moskuko ikasleekin egingo du elkarrizketa Euskal Kultura ardatz hartuta edizio berriari hasiera emanaz, eta Ainhoa Ayerbe irakurlearen gidaritzapean.
Aurtengo edizio berrian, sortzaileek euskalgintzarekin lotutako arlo ezberdinak landuko dituzte, eta honakoak izango dira protagonistak, besteak beste: Eider Rodriguez, Ur Apalategi edota Ludger Mees.
Institutuak mundu osoko unibertsitateetan dituen Euskara eta Euskal Kultura irakurletzetan eskaintzen duen formakuntza aberastea eta gure kulturari buruzko ezagutza areagotzea dira egitasmoaren xede nagusiak. Egitasmoa Internet bidez euskaraz mintzatzeko aukera eskaintzeko asmoz sortutako Mintzanet plataformaren bitartez gauzatuko da, iazko programaren arrakasta ikusita. Hemen dituzu ikusgai orain arteko bideoak.
Mintzanet egitasmoaren helburua euskaraz jarduteko aukera ez duen pertsona orori euskara praktikatzeko modua doan ematea da, edonon daudela ere. Maramara * taldeak kudeatzen du proiektu hau eta Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren babesa dauka.