Euskal sortzaileen mugikortasuna sustatzeko dirulaguntzak: Musika (2020)

Euskal sortzaileen mugikortasuna sustatzeko dirulaguntzak: Musika (2020) Ebatzita

Etxepare Euskal Institutuaren lan-ildo nagusietako bat da euskal sortzaile eta artisten nazioarteko presentzia sustatzea. Euskal sortzaileen mugikortasunerako dirulaguntzak funtsezko tresna dira atzerrian gure kultur eta sormen sektorearen posizionamendua indartu, bere presentzia eta ikusgarritasuna sendotu eta nazioarteko kultur eragileekin saretze lana bultzatzeko.

Deialdi honen helburua da musika 2020. urtean euskararen eremu geografikotik kanpo sustatu eta zabaltzeko dirulaguntzak eskaintzea.

 
  • Eskaerak aurkezteko epea: 16/06/2020 - 16/07/2020
  • Erakunde deitzailea: Etxepare Euskal Institutua
  • Zuzkidura: 130.000€
  • Kontaktua: Alberto Irazu | a-irazu@etxepare.eus | (+34) 943 023 402

 Informazio osoa eta izen ematea Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
}