Euskal sortzaileen mugikortasuna sustatzeko dirulaguntzak: arte plastiko eta ikusizkoak (2022)

Euskal sortzaileen mugikortasuna sustatzeko dirulaguntzak: arte plastiko eta ikusizkoak (2022) Ebatzita

Etxepare Euskal Institutuaren lan-ildo nagusietako bat da euskal sortzaile eta artisten nazioarteko presentzia sustatzea. Euskal sortzaileen mugikortasunerako dirulaguntzak funtsezko tresna dira atzerrian gure kultur eta sormen sektorearen posizionamendua indartu, bere presentzia eta ikusgarritasuna sendotu eta nazioarteko kultur eragileekin saretze lana bultzatzeko.

Deialdi honen helburua da arte plastikoak eta ikusizkoak 2022. urtean euskararen eremu geografikotik kanpo sustatu eta zabaltzeko dirulaguntzak eskaintzea.


Urtarrilaren 1etik ekainaren 30era, egiteko diren jarduerentzat, eskabideak aurkezteko epea apirilaren 8an hasiko da eta maiatzaren 31n amaituko da. Eta uztailaren 1etik abenduaren 31ra egiteko diren jarduerentzat, eskabideak aurkezteko epea uztailaren 1ean hasi eta urriaren 31an amaituko da.

  • Eskaerak aurkezteko epea: 2022/07/01 - 2022/10/31
  • Erakunde deitzailea: Etxepare Euskal Institutua
  • Zuzkidura: 75.000€
  • Kontaktua: Alberto Irazu | a-irazu@etxepare.eus | (+34) 943 02 34 02

Informazio osoa eta izen ematea Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan.

Jaso abisuak zure posta elektronikoan zure intereseko deialdiak irekitzen direnean.

Harpidetu
}