Euskal sortzaileen mugikortasuna sustatzeko dirulaguntzak: antzerkia (2020)
Ebatzita
Etxepare Euskal Institutuaren lan-ildo nagusietako bat da euskal sortzaile eta artisten nazioarteko presentzia sustatzea. Euskal sortzaileen mugikortasunerako dirulaguntzak funtsezko tresna dira atzerrian gure kultur eta sormen sektorearen posizionamendua indartu, bere presentzia eta ikusgarritasuna sendotu eta nazioarteko kultur eragileekin saretze lana bultzatzeko.
Deialdi honen helburua da antzerkia 2020. urtean euskararen eremu geografikotik kanpo sustatu eta zabaltzeko dirulaguntzak eskaintzea.
- Eskaerak aurkezteko epea: 2020/06/16 - 2020/07/16
- Erakunde deitzailea: Etxepare Euskal Institutua
- Zuzkidura: 132.000€
- Kontaktua: Alex Aginagalde | a-aginagaldelopez@etxepare.eus | (+34) 943 023 40
Informazio osoa eta izen ematea Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan.