Euskal zinema Bartzelonan munduratuko da: Zinemaldia.Cat

2016/02/05

Euskara. Kultura. Mundura.

Bartzelonako Zinemaldia.Cat euskal zine jaialdia bueltan da hamaikagarren edizioarekin, eta urtero bezala, Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin. Bartzelonako Euskal Etxeak otsailaren 5etik 26 antolatu du ekimena, programazio eta epaimahai entzutetsu batekin, eta urtero bezala, hainbat balioren inguruan: kalitatea, prezio herrikoiak, eta emanaldietatik haratago joateko aukera. Horrela, zuzendari, aktore eta gidoilariak gonbidatu dituzte pelikulen emanaldietara, publikoaren parte hartzea bermatuz. Gainera, programa alternatiboa ere proposatu dute sail ofizialez gain (dokumentala eta fikzioa).

Aurtengo programazio ofizialak 12 lan aurkeztuko ditu, gehienak estreinakoz Katalunian; horietako batzuk Donostiako Zinemaldian soilik ikusi dira aurrez. Bartzelonako Girona Zinema aretoetan izango dira emanaldiak. Horien artean, hainbat ekoizpen entzutetsu daude, hala nola Amama, Un otoño sin Berlín, Nola? Edota Gure Sorlekuen Bila.

Bestalde, Euskal Etxetik programazioa zinema aretoetatik haratago eraman nahi izan dute eta aurten Alterzinemaldia errepikatuko dute, non fantasian oinarritutako 26 zuzendari euskaldunen filma eskainiko duten. Gainera, euskarazko bideo lehiaketa eta zinema ibilbidea eta izango dituzte, azken hori Fotogramas aldizkariko erredaktore buru Pere Vallen eskutik.

Jakina, Zinemaldia.Cat-en ez dira Kimuak-eko film laburrak faltako, utero legez sortzaile berriak ezagutzeko aukera emango dutenak Euskadiko Filmategiaren programari esker. Azkenik, haurren ere izango dute jaialdiaz gozatzeko aukera, etxeko txikienei zuzendutako TXO! espazioaren bidez.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu