Euskal zinemagintza, nazioarteko zita garrantzitsuenetan
Euskara. Kultura. Mundura.
Berri onak jaso ditu euskal zinemagintzak, izan ere, bi euskal ekoizpen zinema ekimen garrantzitsuetan parte hartzeko hautatu berri dituzte.
Alde batetik, Alberto Vázquezek zuzendutako eta Bilboko UniKo enpresak ekoiztutako Decorado animaziozko film laburrak Oscar sarietarako bidea hasi du: Hollywoodeko Akademiak eskaintzen dituen sari entzutetsuetarako hautagaien artean sailkatua izateko aukeratu dute.
2D animaziozko filma da Decorado, Canneseko 2016ko Errealizadoreen Hamabostaldian estreinatu zena. Geroztik ibilbide oparoa egin du nazioarteko hainbat jaialditatik, hala nola, Annecyko Nazioarteko Animazio Jaialdia, Toronto International Film Festival, Guanajuato, Curtas Vila do Conde, Fantoche, Melbourne International Film Festival, Cinanima edo Los Angeleseko AFI Fest. Istorioak fabula existentzialista bat aurkezten digu, patua eta gizabanakoen askatasunaren ingurukoa, animali antropomorfoekin protagonista modura. Bestalde, Psiconautas, los niños olvidados Euskal filma Animaziozko Film Onenaren sarirako izendatua izan da European Film Academy-k ematen dituen sari europarretan. Filma Basque Films-ek ekoiztu du Zirkozineren koprodukzioarekin batera eta Pedro Rivero bilbotarrak eta Alberto Vázquez-ek zuzendu eta gidoitu dute. ETB, TVE eta Movistar+ en parte-hartzea du.
Berri onak jaso ditu euskal zinemagintzak, izan ere, bi euskal ekoizpen zinema ekimen garrantzitsuetan parte hartzeko hautatu berri dituzte.
Alde batetik, Alberto Vázquezek zuzendutako eta Bilboko UniKo enpresak ekoiztutako Decorado animaziozko film laburrak Oscar sarietarako bidea hasi du: Hollywoodeko Akademiak eskaintzen dituen sari entzutetsuetarako hautagaien artean sailkatua izateko aukeratu dute.
2D animaziozko filma da Decorado, Canneseko 2016ko Errealizadoreen Hamabostaldian estreinatu zena. Geroztik ibilbide oparoa egin du nazioarteko hainbat jaialditatik, hala nola, Annecyko Nazioarteko Animazio Jaialdia, Toronto International Film Festival, Guanajuato, Curtas Vila do Conde, Fantoche, Melbourne International Film Festival, Cinanima edo Los Angeleseko AFI Fest. Istorioak fabula existentzialista bat aurkezten digu, patua eta gizabanakoen askatasunaren ingurukoa, animali antropomorfoekin protagonista modura.
Bestalde, Psiconautas, los niños olvidados Euskal filma Animaziozko Film Onenaren sarirako izendatua izan da European Film Academy-k ematen dituen sari europarretan. Filma Basque Films-ek ekoiztu du Zirkozineren koprodukzioarekin batera eta Pedro Rivero bilbotarrak eta Alberto Vázquez-ek zuzendu eta gidoitu dute. ETB, TVE eta Movistar+ en parte-hartzea du.