Euskal zinemak badu lekua Londresen: ´Basque Window´

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-09-28

 

Irailaren 24ean hasi zen London Spanish Film Festivalzinemaldiak atal berezi bat eskaini dio aurten ere euskal zinemari, Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin: Basque WindowIrailaren 24tik 30era bitartean izango den jaialdian lau euskal filme  eskaini dituzte.

Hilaren 25ean, Emilio Martínez Lázaro zuzendariaren  ‘Ocho Apellidos Vascos’ film arrakastatsua eskaini zen Regent Street Cinema aretoan. Bestalde, Ingalaterran lehen aldiz ikusi ahal izango diren beste hiru film hartu ditu gain Basque Window atalak. Mikel Ruedaren ‘A escondidas’ (2014) irailaren 27an eskaini zuten eta gaur bertan, irailak 28, beste bi lan ikusi ahal izango dira: ‘El último adiós de Bette Davies’ (2014, Pedro González Bermúdez) dokumentala eta Borja Cobeagaren ‘Negociador’(2014).

Mikel Rueda, Borja Cobeaga eta Pedro González Bermúdez zuzendariak bertan egon dira euren filmak aurkezten.  11. edizioa izango du Londreseko jaialdiak eta pelikulak, dokumentalak eta film laburrak hartzen ditu gain.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu