Euskalgintza izan da nagusi UNLPn azken astean: Fito Rodriguez, Txutxi Ariznabarreta, Elena Odriozola...
Euskara. Kultura. Mundura.
La Platako Unibertsitateko irakurletza lanez gainezka egon da pasa den astean, izan ere, unibertsitate berak antolatutako egitarauak eta Euskal Etxeak antolatutako Euskal Aste Nazionalak bat egin dute. UNLPn, besteak beste, Fito Rodriguez idazlearen hitzaldia jaso zuten, irakurletza kanpoko publikoa ere batu zuena.
Azaroaren 3an Etxepare Institutuko irakurleak, Daniel Oiarbidek, Conferencias sobre cultura vasca hitzaldi sortan parte hatu zuen. La Platako euskal etxeak, antolatzen duen Euskal Aste Nazionalean, Etxepare Institutuak UNLPn duen irakurletzari parte hartzeko aukera eskaini zion, eta irakurleak "Lectorado de euskera en la UNLP. Instituto Vasco Etxepare" saioa eskaini zuen. Aukera horrek bozgorailu lana egin zuen Etxepareko irakurletzen jarduna ezagutzera emateko. Gainontzeko parte-hartzaileak Mikel Ezkerro, Carlos Irisarri, Jorge Neramendi eta Luis Luquez izan ziren.
Biharamunean, azaroaren 4an, Fito Rodriguez idazle euskalduna La Platako unibertsitatean izan zen eta "Euskaraz idazten: euskal literatura garaikideari hurbilpena/Escribir en vasco: un acercamiento a la literatura vasca contemponárea" eskaini zuen. Etxepareren ikasleez gain, irakurletzan ez dabilen jendea ere bertaratu zen, eta entzule zein antolatzaile gustura agertu ziren.
Azaroaren 5ean, bestalde, Txutxi Ariznabarretak “Euskal Herria: euskal independentismoaren ezaugarriak XXI.mendean/ País Vasco: claves del independentismo vasco” izenburupean hitzaldi interesgarria eskaini zuen unibertsitatean. Azkenik, azaroaren 12an, asteartean, Elena OdriozolaEuskal ilustratzailea eta bere lana gertutik ezagutzeko aukera izango dute irakurletzako ikasleek.