"Euskara Argentinan. Euskararen pausoan atzetik" erakusketa datorren astean UNLPren Errektoretzan

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-11-06

Azaroaren 9tik, azaroaren 13ra, La Platako UNLP unibertsitatearen errektoretzako patioan egongo da ikusgai "Euskara Argentinan. Euskararen pausoan atzetik" erakusketa. Hemeretzi panelek osatzen duten erakusketak Argentinan Euskaraz programaren historia kontatzen du.

Irekiera Sara Pagola Aizpirik, Euskadiren Argentina-Mercosur-eko ordezkariak emango dio astelehenean, hilak 9, arratsaldeko 17:00etan.

Ondoren, arratsaldeko 18:00etan Gabriela Mendia ipuin-kontalariaren emanaldia izango da bertaratutakoen gozagarri.

Hortik aurrera, ostiralera bitarte izango da erakusketa bisitatzeko aukera goizeko 08:00etatik 20:00etara, eta Etxepare Euskal Institutuaren babesaz antolatu da.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu