Euskara eta Euskal Kultura atzerrian irakasteko formakuntza Udako Ikastaroetan. Epea zabalik!

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-06-18

Oraindik ez duzu eman izena "Excellence in Basuqe studies IV" ikastaroan? Oraindik garaiz zaude!

Etxepare Euskal Institutuak Atzerriko Unibertsitateetan Euskara eta Euskal Kultura Irakasteko Prestakuntza Ikastaroa (Excellence in Basque Studies IV) antolatu du aurtengoan ere, UPV-EHUko Udako Ikastaroekin lankidetzan. Institutuko Euskararen Sustapen eta Hedapenerako zuzendaria den Mari Jose Olaziregik zuzendu duen programa sekula baino luzeagoa izango da –hiru egun iraungo ditu, uztailaren 7tik 9ra- eta bertan, besteak beste, literatura, zinea, antzerkia eta genero-ikasketak izango dira mintzagai, dela hitzaldietan, dela mintegi praktikoetan. Ikastaroa irekita dago nahi duen edonorentzat eta gainera beherapena eskura dezakezu Etxepare Euskal Institutuarekin harremanetan bizkor jarriz gero (Kizkitza Galarza – Tel 943 023 409 / k-galarza@etxepare.net). Izena emateko epea uztailaren 7ra arte izango da zabalik.

PROGRAMA OSOA

Irakasleen artean atzerriko adituak nahiz bertakoak izango dira: Elena Delgado (University of Illinois at Urbana Champaign), Jo Labanyi (University of New York), Luis Martín-Estudillo (University of Iowa), Karlos Cid Abasolo (Universidad Complutense de Madrid), Clara Montero(Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustapenerako zuzendaria), Miren Azkarate (UPV-EHU), Lourdes Elosegi (HABE)...

Mintegi praktikoak, berriz, Etxepare Euskal Institutuaren sareko hainbat irakurlek emango dituzte -Olatz Sanchez Lamikiz (Universidad de Chile), Nerea Arruti (University of Aberdeen), Arantzazu Fernandez (UNED Madril), Aritz Galarraga (Universitat Autónoma de Barcelona)-.

Etxepare Euskal Institutuak 34 irakurletza ditu gaur egun Euskal Herritik kanpoko unibertsitateetan, eta horietan euskara eta euskal kulturako 28 irakasle ditu. Ikastaro honek egungo irakurleen eta etorkizunekoen formazioa sendotu nahi du, eta horretarako, euskararen eta euskal kulturaren jakintza-arlo desberdinetako adituak gonbidatu ditu, aurreko hiru urteetako bide beretik.

PROGRAMA OSOA

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.