Euskara eta euskal kultura ikasketak Tokion datorren udaberritik aurrera!

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-11-05

Etxepare Euskal Institutuak eta Tokioko Atzerriko Ikasketen Unibertsitateak atzo sinatu zuten hitzarmenari esker, japoniar unibertsitateak  euskal hizkuntza, kultura, gizarte eta historiako ikasketak eskaintzeari ekingo dio 2015eko udaberritik aurrera. Japonian inoiz izan den lehen euskal ikasketen irakurletza izango da.

Hirotaka Tateishi Tokioko Atzerriko Ikasketen Unibertsitateko errektorea Bilboraino etorri zen hitzarmena izenpetzera, Junko Kume Ikasketa Hispanikoen irakaslearekin batera. Euskararen Sustapen eta Hedapenerako zuzendari den Mari Jose Olaziregik ordezkatu zuen Etxepare Euskal Institutua. Sinatzeko ekitaldia Euskal Herriko Unibertsitateko Bizkaia Aretoan egin zuten; Iñaki Goirizelaia unibertsitateko errektoreak berak harrera egin zien harrera bertan.

Tokioko Atzerriko Ikasketen Unibertsitateko School of International and Area Studies eta School of Language and Culture Studies  fakultateek lizentziako eta graduondoko ikasketen programetan sartuko ditu euskal ikasketok,  antzeko maila eta iraupeneko ikastaroei dagokien kreditu kopurua emanez. Programa akademikoa sustatzeko jarduera akademikoak eta ikerketarekin lotutakoak ere antolatuko ditu unibertsitateak, hala nola, mintegiak, hitzaldiak, solasak, sinposioak, etab.

Atzerriko Ikasketen Unibertsitatearen xedea munduko hizkuntzak eta kulturak irakastea da, modu teoriko zein praktikoan, bai eta haiei buruzko ikerketa sustatzea. Nazioarte mailako kultur elkarlana bultzatzea eta, hizkuntza oinarri hartuta, munduko herri berriei buruzko ezagutzan sakontzea du helburu nagusi.  50 hizkuntza inguru irakasten dituzte bertan, beste hainbati buruz ikertzeaz gain.

Etxepare Euskal Institutuaren nazioarteko irakurletza sarearen bitartez, euskara eta euskal kultura munduko unibertsitatean ikas daiteke, Institutuak unibertsitate horiekin sinatutako hitzarmenei esker. 2014-2015 ikasturtean 27 irakurlek osatuko dute Institutuaren sarea, 17 herrialdetan kokatutako 34 unibertsitate ezberdinetan.

  1. argazkian: Mari Jose Olaziregi, Hirotaka Tateishi eta Junko Kume
  2. argazkian: Hirotaka Tateishi eta Iñaki Goirizelaia

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu