Euskara eta Euskal kultura irakurle lanpostua eta beka ezberdinak eskaintzen ditu Boise State Universityk

Euskara. Kultura. Mundura.

2016-02-10

Euskal diaspora errotuenetakoa duen hiria da Boise eta ez da harritzekoa bertako Boise State Universityk garrantzi berezia ematea euskal ikasketei. Esaterako, laster Eloise Garmendia Bieter katedra berria inauguratuko du Etxepare Euskal Institutuak bertan. Ikasketa horiek sendotzeko asmoz, euskara eta euskal kultura irakatsiko duen profesional baten bila daude unibertsitatean. Bederatzi hilabeteko kontratu berriztagarria eskaintzen dute, irakaskuntza eta ikerketa uztartzen dituena. Hautatutako irakaslea abuztuaren 15ean hasiko da lanean.

Baldintzak, besteak beste, honakoak dira: doktorego maila izatea euskal ikasketekin harremana duen adar batean, irakaskuntzan esperientzia, euskara eta ingeles maila altua eta ikasgelan teknologia berriak barneratzeko gaitasuna. Gainera, beste hainbat ezaugarri ere baloratuko dira. Informazio gehiago eta izen ematearen nondik norakoak esteka honetan topatuko dituzu.

Bestalde, euskal ikasleei zuzendutako beka ezberdinak ere eskaintzen dituzte BSUn: zehazki zientzia eta ingeniaritza arloko masterretako ikasle eta doktoregaiei. Dagoeneko Euskal Herriko  4 ikasle dituzte euren artean ingeniaritzako doktoretza eta masterrak osatzen beka horiei esker. Horiei buruzko informazio osatua albisteari erantsitako dokumentuan aurkituko duzu.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu