Tbilisi State University | Euskara eta euskal kulturako irakurlea (2026)
Irekita
Georgiako Tbilisi hiriko TSU unibertsitatean euskara eta euskal kulturako irakurle berria hautatzeko prozesua martxan jarri du Etxepare Eusklal Institutuak. Tbilisiko TSU unibertsitatean euskara eta euskal kulturako eskolak emango ditu hautatutako pertsonak 2026-2027 ikasturtetik aurrera.
- Eskaerak aurkezteko epea: 2026/04/14 - 2026/05/13
- Erakunde deitzailea: Etxepare Euskal Institutua
- Zuzkidura: 15.000€
- Kontaktua: Eneko Agirre Maiora | Elena Sanchez Arrillaga | irakurletzak@etxepare.eus | +34 943 023 407
Informazio osoa eta izen ematea Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan.