Euskara eta euskal kulturaren inguruko gaiak aztergai Oxfordeko Unibertsitatean

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-03-21

Oxfordeko Unibertsitatea Ikasketa Iberiarren XVI. Foroa (martxoak 20-21)  burutzen ari da, Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin. Hizkuntza eta Kultura Aniztasuna Iberiar Penintsulan da aurtengo gaia eta bigarren aldiz euskarak presentzia  du bertan. EHU-UPVko Miren Ibarluzeak egungo euskal idazleen itzulpenei buruzko hitzaldia eskaini du gaur eguerdian, Mari Jose Olaziregi mahaiburu izan delarik, eta hizkuntzen erabilera eta harremanak aztertu dituen Language use and interaction ataleko arduraduna Izaro Arroita izan da. Gainera, foroko hizlarien artean EHU-UPVko Pello Salaburu, Julian Maia, Eneko Zuloaga eta Miren Azkarate eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Edorta Camino aritu dira. Hemen duzue programa, oso-osorik.

Oxfordeko Unibertsitatea Ikasketa Iberiarren XVI. Foroa (martxoak 20-21)  burutzen ari da, Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin. Hizkuntza eta Kultura Aniztasuna Iberiar Penintsulan da aurtengo gaia eta bigarren aldiz euskarak presentzia du bertan. EHU-UPVko Miren Ibarluzeak egungo euskal idazleen itzulpenei buruzko hitzaldia eskaini du gaur egierdian, Mari Jose Olaziregi mahaiburu izan delarik, eta hizkuntzen erabilera eta harremanak aztertu dituen Language use and interaction ataleko arduraduna Izaro Arroita izan da. Gainera, foroko hizlarien artean EHU-UPVko Pello Salaburu, Julian Maia, Eneko Zuloaga eta Miren Azkarate eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Edorta Camino aritu dira. Hemen duzue programa, oso-osorik.

 

Irudietan, Miren Ibarluzea eta Miren Azkarate euren hitzaldiak eskaintzen

 

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.