"Euskara hitz egitean, euskaldunen begien bidez munduari begiratzen diogu"
Euskara. Kultura. Mundura.
Etxepare Euskal Institutuak eta Aurten Bai Fundazioak Europako 25 ikasleri Zornotzako barnetegian egonaldiak burutzeko aukera eman die aurten; 5 neguan izan ziren, eta 20 udan etorriko dira.
Gainera, "Aurten, euskara bai!" lehiaketa ere jarri da abian Europako irakurletzetako ikasleentzat. Bertako irabazleak leku bat eskuratu du udarako barnetegiko egonaldian, bidaia eta egonaldiko gastuak barne.
Matylda Figlerowicz izan da garaile, Adam Mickiewicz Unibertsitatekoa (Poznan).Ikasleek egin dituzten idazlanak izan ditu oinarri lehiaketak; horietan euskararekin duten harremana, hizkuntzarekiko duten ikuspegia eta bizipenak modu ezberdinean kontatu dituzte, jakina, euskaraz. Baita euren motibazioak eta arrazoiak euskara ikasteko garaian.
Bitxia eta miresgarria izan da ikasle europarrek gure hizkuntzarekiko duten ikusmoldearekin bat egitea, eta eurentzat atzerrikoak diren euskara eta euskal lurraldearekiko interesa elkarbanatzea. Hona hemen horietako batzuk eskaini dizkiguten lerroak:
“Hizkuntzak arropa bezalakoak dira. Egunero, esnatzen garenean, oharkabean hizkuntza batzuk janzten ditugu. (…). Hizkuntza honek duen “arropa” esperientzia bat besterik ez da. Euskara hitz egitean, euskaldunen begien bidez munduari begiratzen diogu.”
Iga Jasiewicz, Adam Mickiewicz Unibertsitatea (Poznan)
...

“Baina badakizue euskal hitzak oso gogorrak dira gogoratzeko eta guretzat, euskaldun berrientzat, batzuk oso antzekoak dira. Adibidez, “erdi” hitza beste batekin nahasten nuen. Beraz, hamabiak eta ipurdietan geratuko ginela esaten nien lagunei (…).”
Lenka Niznauska, Brno-ko Unibertsitatea (Txekia)
“Honela, aurten egun bakoitzarekin hurbilago egongo naiz. Bidea ez da amaituko inoiz. Baina horrek bidaia liluragarriagoa egingo du bakarrik. Aurten, euskara bai!”
Matylda Figlerowicz, Adam Mickiewicz Unibertsitatea, Poznan (Polonia)
“Orain, egunero jeikitzen naiz eta nire lehen pentsamendua euskal hizkuntzan da! Hizkuntza bakoitza errealitatea ikusteko modu bat da. Orain kafea edatea eta gosaria jatea desberdina da”.
Zofia Byczyk, Adam Mickiewicz unibertsitatea, Poznan (Polonia)
“Gero, euskal taldearekin hitz egitera ausartu behar nintzela esan nion neure buruari. Lotsati izanda, minutu batzuk pasatu nituen erabaki ahal izan gabe, baina gero bai, mintzatu ginen”
Daria Salamonowska, Varsoviako Unibertsitatea (Polonia)
“Euskara ikasteko arrazoi sendo asko aurkitu ahal da. Baina, nire ustez, euskaldunak errespetatzeko forma bat da.”
Katarzyna Glowacka, Adam Mickiewicz unibertsitatea, Poznan (Polonia)
“…Euskal Herrian oporrak pasatzeko. Hor txapela bat jarri eta jendearekin hitz egiteko; leku interesgarriak bisitatzeko: mendi berdean paseatzeko eta hondartza handian elkarrekin zortzikoak dantzatzeko (…). Egunaren amaieran pintxo gozoak plaza erdian jateko eta sagardoa edateko. Bilbon Guggenheim museoa bisitatzeko eta gidari gaztelania ez behar izateko.”
Luiza Stosik-Turek, Adam Mickiewicz Unibertsitatea, Poznan (Polonia)
“Hizkuntzak ikasten ditut ez hainbeste munduko jendearekin komunikatzeko, baizik eta irakurtzeko. Hizkuntza gutxituen autoreen lanak oso maiz ez dira itzultzen. Beraz jatorrizko hizkuntza gabe, ezinezkoa da hau jakitea.”
Agata Smierzchala Adam Mickiewicz Unibertsitatea, Poznan (Polonia)
“Nire argitaletxea orain dela 23 urte sortu nuen Polonian, batez ere hainbat hizkuntza ikasteko materialak jendeari eskaintzeko (…). 23 urte ostean harrituta geratu naiz, harritzea zer den ia ia ahaztua. Harritzeak begi berriekin bezala uzten nau munduari begiratzen, ume txiki bat izango banintz bezala. Eta hori dena euskarari esker”
Alicja Jankowiak, Adam Mickiewich Unibertsitatea, Poznan (Polonia)
“Zergatik aukeratu dut euskara? Asko galdetzen dute pertsonek. Seguru nago aukeratu dudanean euskara jakin-minagatik izan dela. Baina orain jakin-mina maitasun bihur daitekeela erraz dakit. Ametsak izatea eta haiek burutzea garrantzitsua da. Polita da guk nahi duguna eta mundua aberasten duena egia bilakatzen ikustea. Eta nik uste dut hizkuntzak eta kulturak ikasiz egiten duguna hori dela sakonki.”
Klaudia Matysiak, Adam Mickiewich Unibertsitatea, Poznan(Polonia)
“Iaz, euskara ikasle izan naiz Ainararekin, eta aurtengo udan euskara ikasten jarraitu nahi dut Euskal Herrian”
Martina Vaculikova, Brno-ko Unibertsitatea (Txekia)
“-Zuek uste duzue Bilbo polita dela?
-Bai
-Eta Donostia?
-Bai, gauza bera.
-Baina Bilbo gehiago edo Donosti gehiago?
-Bilbo, nabarmen.
Jon donostiarra, esperientzia traumatiko horren ondoren Donostiara joan da, etxera. Orain han bilbotarra deitu diote. Baina Jonek ikusi du euskalduna dela eta munduko herritarra ere bai.
Ernest Salvador Montserrat Malagarriga, UB Unibertsitatea, Bartzelona
“..Hugok ez zuen espero, atzerriko herrialde honetan ulertu ahal badela. Horregatik harrituta geratu zen, kakalardoak zerbait esan zuela. Bere buruan pentsatu zuen: hemen animaliek hizkuntza arrotz hau hitz egiten dute.”
Kathrin-Rose Dabrunz, Leipzig Unibertsitatea (Alemania)
“Egun bukaeran, Humboldtek nire birraitonaren arantzak hartu zituen, 27 arantza guztira. Orain, Humboldtek 27 hitza ezagutzen zituen eta nire birraitona eskertu zuen bere irakaspen eta balentriagatik, euskara irakasteagatik”
Stefanie Quab, Leipzig Unibertsitatea (Alemania)
“Tupustean aurkitu zen ibai bateko ertzean. Oso neska polita ikusi zuen, ile horiarekin, eta hitz egiten hasi zen harekin. Liluratuta zegoen. Gehiago dana: maitemindu egin zen. Neskaren oinak begiratu zituen, fetitxista bat zelako, eta beldurtu zen: ahate baten hankan zituen.”
Magdalena Anna Gajewska, Varsoviako Unibertsitatea (Polonia)
“Filmak gustuko ditut. Nire filmarik gustokoena Kutsidazu bidea Ixabel da.”
Monika Strejcová, Brno-ko Unibertsitatea (Txekia)
“Nire sustraiak eta hizkuntza berreskuratzea ez da erraza izango, baina uste dut merezi duela"
Gregory Garcia, UB Unibertsitatea, Bartzelona