Euskara, Japoniako plazan
Euskara. Kultura. Mundura.
Itzultzaile eta irakasle diren Sho Hagiok eta Hiromi Yoshidak Bernart Etxepareren ‘Linguae Vasconum Primitiae’ lanaren japonierazko bertsioa aurkeztu dute Donostian, Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordea eta Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria alboan zituztelarik.
Euskal kulturaren erreferentzia den liburu hau japonierara itzuli ahal izateko, Etxepare Euskal Institutuaren finantzaketa jaso zuten Hagiok eta Yoshidak, institutuak euskal literaturaren itzulpengintza sustatzeko urtero banatzen dituen diru-laguntzen deialdiaren bitartez. Deialdi honen bitartez urtero bataz beste 17 egitasmo laguntzen dira diruz, euskaraz idatzitako literatura lanak beste hizkuntzetara itzuliak izan daitezen.
Bestalde, Tokioko Atzerriko Ikasketen Unibertsitatearen arteko hitzarmenari esker, japoniar unibertsitateak euskal hizkuntza, kultura, gizarte eta historiako ikasketak eskaintzen ditu 2015eko udaberriaz geroztik. Japonian inoiz izan den lehen euskal ikasketen irakurletza da, eta hain zuzen ere Hiromi Yoshida da bertan euskara eta euskal kultura irakasten duen irakurlea.

‘Linguae Vasconum Primitiae’ lanaren japonierazko edizio berria Heibonsha argitaldari ospetsuak plazaratu du, eta hiru zatitan banatuta dago. Lehenengoak Etxepareren testuaren itzulpena bildu du (Sho Hagiok eta Hiromi Yoshidak egina). Azalpen paratestuala ere jaso dute, Sho Hagiok idatzitakoa, bai eta Hiromi Yoshida egile duen azalpen linguistikoa. Ur Apalategi idazle eta filologo lapurtarrak idatzitako hitzaurrea era badauka liburuak.
Aurkeztutako liburu berri honek jaso dituen diru-laguntzak ez da Etxepare Euskal Institutuak itzulpengintza sustatzeko lantzen ari den ildo bakarra; aurten sortu da argitaletxeak eta itzultzaileak saritzen dituen Etxepare-Laboral Kutxa Itzulpen Saria, irailaren 30ean, Itzulpengintzaren Nazioarteko Egunean, banatuko dena. Bestetik, Itzultzaile Berriak egitasmoa era abian jarri du aurten Etxeparek, aurten Donostia 2016rekin batera.