Euskara-sherpa elkartrukea 6000 metrotan

Euskara. Kultura. Mundura.

2018-10-30

Sherpa hizkuntza, euskara eta mendizaletasunaren bidez Nepal eta Euskal Herriaren arteko elkartasuna bultzatzea.  Helburu horrekin irten zen Himalaia aldera pasa den urriaren 11an Euskal Herriko 15 ikaslez osaturiko espedizioa, Felipe Uriarte mendigoizaleak gidatuta.

Oxigenoa Euskarari 6.000 metroan ere du izena proiektuak eta egitasmoaren sustatzailearen hitzetan “mendizaletasuna eta euskara ardatz hartuta, herrien arteko elkartasuna bultzatzea, hizkuntza gutxituei babesa ematea eta euskara munduan zabaltzea” da asmoa.

Everest inguruan trekking bat egiteaz gain, 15 eta 18 urte artean dituzten gazte hauek Nepaleko eskoletan elkartasuna, integrazioa eta hizkuntza txikiekin lotura duten ekintza eta proiektuetan ere arituko dira. Besteak beste, euskara eta sherpa hizkuntzetan oinarrizko hitzak eta esamoldeak ikasteko saioak egingo dituzte bertako gazteekin, eta euskara-sherpa hiztegia argitaratuko dute espedizioa amaitu ostean.

Une honetan espedizioan murgildurik dauden arren, aspaldi hasi zen proiektua gazte hauentzat.  Izan ere, urtebete daramate autogestioaren bidez, finantzaketa, materiala, argazki eta bideogintza eta egitasmoaren zabalkundea eta komunikazioa bezalako alorrak lantzen. Egitasmoak dituen babesleen artean dago Etxepare Euskal Institutua.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu