Euskara Sustatu eta Hedatzeko Zuzendaria
Euskara Sustatu eta Hedatzeko Zuzendaria
Aurkezteko azken eguna: 2022-11-28
Euskara. Kultura. Mundura.
-
Prozedura:
Itxita
-
Deskribapena:
Gerentziaren menpe lan eginez, bere eginkizunak, besteak beste, honako hauek izango dira:
Funtzioak:
- Munduko unibertsitateetan euskararen eta euskal kulturaren irakaskuntza eta ikerketa sustatzea. Irakurletzen eta katedren edukien eta kudeaketaren ardura hartzea. Ikerketazentroei lankidetza eta aholkularitza eskaintzea.
- Munduko Euskal Etxeetan euskararen presentzia, irakaskuntza eta ikasketa sustatzea; batik bat baliabide ekonomiko eta materialen bidez, aholkularitzaren bidez eta irakasleen prestakuntza bidez.
- Baliabide propioen bidez edo hirugarrengoen laguntzaz, atzerrian euskara ikasteko behar diren giza baliabideak, hizkuntza baliabideak eta didaktikoak jartzea.
- Euskara atzerriko hizkuntza gisa irakasten espezializatuta dauden irakasleen prestakuntza bultzatzea.
- Euskararen presentzia nazioarte mailan sustatzea, hizkuntzak dibulgatzea helburu duten foroetan parte hartuz.
- Euskararen egiaztagintza probak euskararen eremu geografikotik kanpo koordinatzea.
- Euskara sustatzeko jarduerak beste erakunde batzuekin koordinatzea.
- Euskara sustatzeko jarduerak administrazio publikoekin edo beste erakunde batzuekin koordinatzea.
- Lankidetza-harreman egonkorrak izatea euskararen normalizazioa helburu duten erakundeekin.
- Lankidetza-hitzarmenak negoziatzea eta gauzatzea unibertsitateekin, Euskal Etxeekin, Euskal Etxe Federazioekin, eta beste erakunde batzuekin, publikoak zein pribatuak, nazionalak edo atzerrikoak izan, hitzarmenon helburua euskara atzerrian hedatzea eta euskararen ikaskuntza sustatzea izango bada.
- Euskararen sustapen unibertsala lortze aldera jarduerak garatzen dituzten erakunde pribatu eta publikoei dirulaguntzak esleitzea.
- Norbere ekimenez edo hirugarrengoen lankidetzaz, sare telematikoen, informazio- eta komunikazio- teknologien eta komunikabide sozialen bidez euskara atzerrian hedatzea helburu duten ekintzak sustatzea.
- Etxepare Euskal Institutuko Euskara Plana eta BIKAIN ziurtagiriaren jarraipena lideratzea.
Beharrezkoak dira:
- Unibertsitateko titulua (Lizentziatura edo Gradua). Doktore titulua eta lanpostuarekin harremana duten tituluak edo graduondoko tituluak bereziki balioetsiko dira.
- Euskararen 3. hizkuntza eskakizuneko titulu ofiziala edo baliokidea, 297/2010 Dekretuan eta 47/2012 Dekretuan zehaztutakoari jarraituz.
- Ingelesez eta gaztelaniaz jakitea, C1 mailan. Kontuan hartuko da frantsesez jakitea.
- Euskara eta euskal kultura hedatzeko programen kudeaketan esperientzia beharrezkoa da; goi mailako eremu akademikoan kudeaketan izandako eskarmentua bereziki balioetsiko da, eta esparru horretan zuzendaritza-esperientzia (pertsonen kudeaketa eta lidergoa)
Eskaintzen da:
- Berehala lanean hastea, lan-talde profesional eta dinamiko baten parte izatea eta aurkeztutako balio profesionalari dagokion ordain-saria.
Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko Legeari (3/2018 Lege Organikoa, 2018ko abenduaren 5ekoa) jarraituz tratatuko dugu jasotzen dugun informazioa
-
Informazio gehiago:
Hautagaitza aurkeztu