"Euskararen historia laburra" liburuxkaren frantsesezko bertsioa argitaratu da

Euskara. Kultura. Mundura.

2016-06-30

Euskal Kultur Erakundearekin partaidetzan, Etxepare Euskal Institutuak Iván Igartuak eta Xabier Zabaltzak idatzitako "Euskararen historia laburra" liburuxka argitaratu du bertsio numeriko hirueledun batean, euskaraz, frantsesez eta inglesez. Kattalin Totorikak itzuli du jatorrizko testua euskaratik frantsesera.

"Euskal Kultura" sailaren parte da liburuxka. Honen helburua euskal sorkuntzari buruzko informazio eguneratu, erakargarri, eta aldi berean, sendoa eskaintzea da. Euskal kulturaz jakin nahi dutenengana era errazean iristea du helburu bildumak, eta hamabi liburu monografikoz osatua da (hizkuntza, musika, dantza, literatura, zinema, bertsolaritza...), berez euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez idatzitako testuekin.

Edizio berezi hau dohainik deskarga daiteke PDF formatuan.
Institutuaren argitalpen guztiak bezala,  dohainik deskarga daiteke Etxepare Euskal Institutuko web orriko Argitalpenen atalean  eta baita EKEko webgunean ere.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu