"Euskararen Mundua eta Hezkuntza" EHUko Hezkuntzaren Museoan
Euskara. Kultura. Mundura.
Joan den abuztuaren 4an, Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko Zuzendaria, Mari Jose Olaziregi andrea, eta Mikel Irizar, Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasunerako zuzendari orokorrak Euskal Herriko Unibertsitatearen Hezkuntzaren Museo interesgarrira egin zuten bisita. Bertan, Luis Mari Naya, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea izan zuten gidari museoak gaur egun dituen lau gune nagusietan.
Naya irakaslea eta Pauli Davila irakasleak ditugu museoaren sustatzaile nagusiak eta Euskal Herriko hezkuntzaren memoria historikoa berreskuratzea, zaintzea eta ezagutaraztea helburu dituen museo erakargarri hau sustatu dute. Etxepare Euskal Institutura jo zuten nazioartean euskara sustatzeko helburuz antolatzen ditugun jarduera eta hitzarmenen berri izateko eta halaxe dago jasota “Euskararen Mundua eta Hezkuntza” gunean.
Bisitariek, hezkuntzamuseoa@ehu.eus helbidera idatz dezakete museoari buruzko informazioa eskatzeko. Bertan banatzen duten esku-programan dioen bezala, museo pedagogikoen ohiko erabilerez eta helburuez gain (historia eta hezkuntza ondarea katalogatzea eta zaintzea), ondare horren ikerketa eta erabilera didaktikoa ere izango ditu xede museoak. Zorionak Davila & Naya doktoreei eta euren ikerketa talde guztiari!