Euskararen Nazioarteko Eguna Leipzigeko Unibertsitatean
Euskara. Kultura. Mundura.
Beka honek Unibertsitateko MRes in Modern Languages and Cultures izeneko ikerketa-masterraren urtebeteko balio ekonomikoaren % 100 estaltzeko laguntza eskaintzen du, soilik master horretan Basque Studies (Euskal Ikasketak) izeneko bidea hautatzen duten horientzat. Orain ireki duten deialdia, 2020ko irailean hasiko den masterrarentzako da.
Beka hau eskuratzeko, euskal hizkuntzari, ekoizpen kulturalari, historiari dota politikari buruzko ikerketa egiteko interesa duten ikasleen bila dabiltza; bereziki, Manuel Irujo politikariaren biografiarekin zerikusia duten memoria, erbestea, diaspora eta europar ikerketak biltzen dituzten proiektuak.
Abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta Kinku Zinkunegik, HABEko "Euskara Munduan" programako arduradunak, "Hizkuntza politikak Euskal Herrian 1982-2011" izeneko hitzaldia eman zuen Leipzigeko Unibertsitatean.
Mintzaldia euskaraz eta gaztelaniaz eskaini zuen eta bertako interpretazioko ikasleek ingelesera, frantsesera eta alemanera itzuli zuten. Besteak beste, Etxepare Euskal Institutuak unibertsitate horretan duen irakurletzako ikasleak, interpretaziokoak eta hizkuntza gutxituen bachelorrekoak bertaratu ziren. Abenduaren 17an Angel Erro izango da Leipzigen, "Miss Pelotaris Favoritoak" queer poesia irakurketa eskainiko du Horns Erben tabernan, Südvorstadten, hau ere bertako irakurletzak antolatuta. Ekitaldia euskaraz, gazteleraz eta alemanez izango da.