"Euskaraz idatzitako testuak ulertzen" ikastaroa atzerritar irakasleentzat egunotan Lazkaoko Maizpide euskaltegian

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-07-03

Astelehenean hasi zen, Lazkaoko Maizpide Euskaltegia-Barnetegian, atzerriko irakasleei zuzenduta dagoen euskaraz idatzitako testuen ulermenerako oinarrizko ezagutzarako ikastaroa. Uztailaren 11ra bitartean iraungo duen egonaldian euskarazko testuak interpretatzeko eta egoki ulertzeko gakoak ikasiko dituzte nazioarteko ikasleek. Lehen aldiz egingo den ikastaro hau Eusko Jaurlaritzak homologatua izango da, HABE erakundearen bidez.

Ikastaroa Etxepare Euskal Institutuaren eskaeraz antolatu da, University of Chicago-n literatura espainiarra, euskalduna, galegoa eta katalana eta haien arteko harremanak ikertzen dituen Mario Santana Hizkuntzen Departamentuko irakaslearen iradokizunari jarraiki. Santana bera da ikasletako bat eta ez da unibertsitate horretako partaide  bakarra,  Joshua Baker ere Lazkaon baitago.  Tennesseeko Sewanee University-ko irakasle David Colbert, iberiar penintsulako narratiban eta euskal literaturan eta zinegintzan aditua dena eta Chicago Public Schools erakundeko Xavier Espejo-Vadillo ikasle gisa parte hartzen ari dira Maizpideko ikastaroan. University of California Santa Barbara-ko Eva Michelle Wheeler ere bertan da programari esker, eta euskara ikasten ari da barnetegian.

Euskarazko testuak ulertzeko ikastaroan testu errealak erabiltzen ari dira, eta batez ere era induktiboan jasotzen ari dira oinarrizko ezagutzak. Horretaz gain, egunean ordubetez bestelako ekintzak burutzeko aukera izango dute gainontzeko kurtsoetako ikasleekin: euskal dantzak, euskal abestiak, euskal kultura...

Maizpide 1988an sortu zen Lazkaon, beraz, 25 urte baino gehiago daramatza helduak euskalduntzen. Dena den, lan-talde honetako aitzindariak 1982an hasi ziren urte osoan barnetegiak antolatzen, eta egindako lanaren emaitza da Eusko Jaurlaritzak eraikin eta azpiegitura hau sortu izana.  Urte hauetan guztietan 20.000 lagunetik gora euskaldundu dira bertan, eta azken urte hauetan Hego Amerika eta Ipar Amerikako ikasleekin ere ari da lanean online ikastaroak eskaintzen, HABEren Euskara Munduan programaren barnean.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu