Euskarazko antzerkia Esloveniara doa
2025/07/14
Euskara. Kultura. Mundura.
Arriaga Antzokiaren ‘Moto-Membra Jesu Nostri’ ekoizpena Liublianara (Eslovenia) joango da DoSEL – Drama of Smaller European Languages europar proiektuaren baitan, hizkuntza gutxituetan lan egiten duten antzokien arteko trukea sustatzen duen ekimena. Emanaldia urriaren 2an izango da Cankarjev Dom Cultural Centren, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin.
Europar Batasunak kofinantzatutako DoSELen helburua da Europako kultura- eta hizkuntza-aniztasuna sustatzea da, hainbat herrialdetako erakunde eszenikoen arteko lankidetzaren bidez. Proiektuan Eslovenia, Malta, Kroazia, Estonia, Kosovo, Bulgaria, Katalunia eta Euskal Herriko zortzi antzerki erakundek hartzen dute parte.
Testuinguru honetan, ‘Moto-Membra Jesu Nostri’ jatorrizko bertsioan aurkeztuko da, euskaraz,— eslovenierara azpititulatuta —, Europako zirkuitu eszenikoan euskararen presentzia indartuz. Ikuskizunak Andoni Sierraren zuzendaritza musikala eta Lucia Astigarragaren eszenaratzea ditu. Testu originala eta interpretazioa Eneko Sagardoyrenak dira. Dietrich Buxtehuderen Membra Jesu Nostri obraren interpretazio musikala Conductus Ensembleren eskutik izango da.
Parte-hartze horrek berretsi egiten du Etxepare Euskal Institutuak euskarazko sorkuntza garaikidearen nazioarteko proiekzioarekin duen konpromisoa, eta balioan jartzen du antzerkia hizkuntza gutxituei ikusgaitasuna emateko tresna bezala.