"Everybody likes to ChaChaCha", Bego Anton argazkilariaren erakusketa Washingtonen

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-11-04

Azaroaren 7tik 15era, Bego Anton argazkilari euskaldunaren “Everybody likes to ChaChaCha” Washington-en egongo da ikusgai, espainiar enbaxadoreen egoitza ohian, FotoWeekDC  jaialdiaren testuinguruan.

“Denek dugu gustuko ChaChaCha” formatu ertain eta handiko erretratu bilduma da, hala nola dokumental bat. ISCP-n (New York) egindako egonaldian zehar, Bego Antonek Estatu Batuetan zehar bidaia egin zuen, New Yorketik Arizonara, euren txakurrekin dantza egiten duten pertsonen bila.

Erakusketak pertsona horien eta euren txakurren istorioak kontatzen ditu. “Musical Canine Freestyle” koreografiatutako dantza ikuskizuna da, non txakurra eta pertsona batera mugitzen diren, berdin jantzita eskaintzen duten emanaldian. Erakustaldi horiek ditu oinarri argazkilariaren lanak. Bego Anton FotoWeekCentral-en egongo da azaroaren 7an, 13:00etan, erakusketaren inguruan hitz egiteko.

Jaialdia Espainiaren Estatu Batuetako programa kultural ofizialarekin batera –SPAIN Arts & Culture- antolatu da bigarrenez.

Azaroaren 7tik 15era, Bego Anton argazkilari euskaldunaren “Everybody likes to ChaChaCha” Washington-en egongo da ikusgai, espainiar enbaxadoreen egoitza ohian, FotoWeekDC  jaialdiaren testuinguruan.

“Denek dugu gustuko ChaChaCha” formatu ertain eta handiko erretratu bilduma eta natura hilaren arteko konbinazioa da, hala nola dokumental bat. ISCP-n (New York) egindako egonaldian zehar, Bego Antonek Estatu Batuetan zehar bidaia egin zuen, New Yorketik Arizonara, euren txakurrekin dantza egiten duten pertsonen bila.

Erakusketak pertsona horien eta euren txakurren istorioak kontatzen ditu. “Musical Canine Freestyle” koreografiatutako dantza ikuskizuna da, non txakurra eta pertsona batera mugitzen diren, berdin jantzita eskaintzen duten emanaldian. Erakustaldi horiek ditu oinarri argazkilariaren lanak. Bego Anton FotoWeekCentral-en egongo da azaroaren 7an, 13:00etan, erakusketaren inguruan hitz egiteko.

Jaialdia Espainiaren Estatu Batuetako programa kultural ofizialarekin batera –SPAIN Arts & Culture- antolatu da bigarrenez.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.