"Excellence in Basque Studies V": formazioz eta omenaldiz beteriko hiru eguneko kronika

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-07-13

Bukatu da aurtengoz Etxepare Euskal Institutuak eta EHUko Udako Ikastaroek antolatutako “Excellence in Basque Studies V” ikastaroa, Mariasun Landa haur eta gazte literatura idazlea omendu duena. Atzerriko unibertsitateetan euskara eta euskal kultura irakasteko prestakuntza eskaintzeko asmoz, 50 lagun inguru bildu gara hiru egunez Donostiako Miramar jauregian.

Uztailaren 8ak eman zion hasiera ikastaroari, eta Olga Anhokina izan zen lehen hitzaldia eskaintzeko arduraduna. Anhokina hizkuntzalaria da, Parisko Institut des Textes et Manuscrits Modernes- en ikerlaria, eta eleanizatsunaren inguruko gaiak dira bere ikerketa lerro nagusia. Hain zuzen ere, gai bera izan zuen hizpide “Excellence in Basque Studies V” ikastaroan: idazle eleanitzen eskuizkribuak aztertuta plurilinguismoak sormen literarioan duen eraginaz aritu zen Anhokina, eta modu berean, idazle horien idaz-prozesuko estrategiak aztertu genituen berarekin batera.

Eta eleaniztasunetik, ez-fikziora egin genuen salto hurrengo hitzaldian Xavier Pla-ren eskutik. Fikziozkoak ez diren sorkuntza literarioek Kataluniako kulturan izan duten gorakada azaldu zuen. Aurten Kultura Sari Nazionala eskuratu duen filologoa 20ko hamarkadan piztu zen genero horren inguruan aritu zen, eta horrek gaur egungo Kataluniar literatura ulertzeko moduan izan duen eragina aztertu zuen.

Eguneko azken hitzaldia Gemma LLuch Valentziako Unibertsitateko irakasleak eskaini zuen. Irakurketa izan zuen aztergai Lluch-ek; zehazki, digital hitzarekin definitzen dugun gizarte berri honetan sortu diren belaunaldien irakurketa ohiturak, plataforma berriak, eta irakurzaletasuna sustatzeko metodoak azaldu zizkigun ikerlariak.

(...)

Biharamunak  ikastaroko egun osatuena ekarri zuen, Mariasun Landa protagonista nagusi izan zuelarik. Goizeko hitzaldiez gain, arratsaldean omenaldia egin zitzaion idazleari Donostiako Aquariumean.  Gema Lasarte kazetari eta EHUko irakaslea (Iholdi, Partxela. Landaren unibertso femeninoa); Nerea Arruti  University of Aberdeen-eko irakaslea (Mariasun Landa: literatura irakasteko modu bat) eta Mikel Ayerbe EHUko irakaslea (Bizitzea arriskatzea da, Mariasun Landaren abentura istorioak) izan ziren goizeko egitaraua osatzeko arduradunak, hitzaldi ezberdinekin. Arratsaldean, aldiz, literaturak, ilustrazioak eta musikak bat egin zuten Aquariumean, Mariasun Landari merezitako omenaldia eskaintzeko.

“Excellence in Basque Studies V” ikastaroari amaiera borobila emateko, hilaren 10ean gure irakurleak izan genituen hizlari eta bakoitzak bere esperientzia eta metodologiak kontatu zizkigun: Miren Ibarluzea (Université Sorbonne Nouvelle. Paris.), Gorka Mercero  (University of Liverpool. Erresuma Batua) eta Aitor Arruza (Varsoviako Unibertsitatea). Gainera, egun horretan bertan Mintzanet egitasmoko kideak izan genituan proiektua aurkezten.

Datorren urtera arte!

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu