Literatura, ilustrazioa eta musika uztailaren 9an Mariasun Landa omenduko duen ekimenean

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-07-06

30 titulu baino gehiago eta hamaika sari ditu atzetik Mariasun Landa haur eta gazte literaturako idazleak; eta oraindik iristear daudenak. Nazioartean ere izan du bere oihartzuna, izan ere euskal idazle itzulienetakoa da. Bere lana eta ibilbidea goraipatzeko asmoz, idazleari kultur omenaldia egingo zaio Donostiako Aquariumean uztailaren 9an, Mariasun Landarekin Solasean izenburupean.

Literaturak, ilustrazioak, musikak eta gerturatu nahi duen orok izango dute zita ekimenean, arratsaldeko 7etan; eta euskal kulturgintzako protagonista ezberdinek hartuko dute parte bertan. Landaren bidelagun izan diren Bernardo Atxaga, Juan Kruz Igerabide, Patxi Zubizarreta, Miren Agur Meabe, Miquel Desclot eta Fina Casalderrey idazleek esku hartuko dute irakurketa literario ezberdinekin. Landaren testuak zein ekitaldirako espresuki sortutako testuak errezitatuko dituzte idazleok. Bitartean, euskal ilustratzaile entzutetsuek zuzeneko marrazkiak sortuko dituzte: Antton Olariaga, Jokin Mitxelena, eta Espainiako Ilustrazio Saria irabazi berri duen Elena Odriozola. Horiek denek Juantxo Zeberio musikaria lagun izango duten pianoan.

Ekitaldian esku hartuko dute, halaber, Iñaki Goirizelaia UPV-EHUko Errektoreak eta Vicente Zaragüeta Aquariumeko presidenteak.

Etxepare Euskal Institutuak UPV-EHUko Udako Ikastaroekin elkarlanean antolatutako “Excellence in Basque Studies V” ikastaroaren gerizpean antolatutako ekimena da -hain zuzen, aurten Mariasun Landaren omenez izango da ikastaroa- eta publiko orokorrari zabalik egongo da.  

 

30 titulu baino gehiago eta hamaika sari ditu atzetik Mariasun Landa haur eta gazte literaturako idazleak; eta oraindik iristear daudenak. Nazioartean ere izan du bere oihartzuna, izan ere euskal idazle itzulienetakoa da. Bere lana eta ibilbidea goraipatzeko asmoz, idazleari kultur omenaldia egingo zaio Donostiako Aquariumean uztailaren 9anMariasun Landarekin Solasean izenburupean.

Literaturak, ilustrazioak, musikak eta gerturatu nahi duen orok izango dute zita ekimenean, arratsaldeko 7etan; eta euskal kulturgintzako protagonista ezberdinek hartuko dute parte bertan. Landaren bidelagun izan diren Bernardo Atxaga, Juan Kruz Igerabide, Patxi Zubizarreta, Miren Agur Meabe, Miquel Desclot eta Fina Casalderrey idazleek esku hartuko dute irakurketa literario ezberdinekin. Landaren testuak zein ekitaldirako espresuki sortutako testuak errezitatuko dituzte idazleok. Bitartean, euskal ilustratzaile entzutetsuek zuzeneko marrazkiak sortuko dituzte: Antton Olariaga, Jokin Mitxelena, eta Espainiako Ilustrazio Saria irabazi berri duen Elena Odriozola. Horiek denek Juantxo Zeberio musikaria lagun izango duten pianoan.

Ekitaldian esku hartuko dute, halaber, Iñaki Goirizelaia UPV-EHUko Errektoreak eta Vicente Zaragüeta Aquariumeko presidenteak.

Etxepare Euskal Institutuak UPV-EHUko Udako Ikastaroekin elkarlanean antolatutako “Excellence in Basque Studies V” ikastaroaren gerizpean antolatutako ekimena da -hain zuzen, aurten Mariasun Landaren omenez izango da ikastaroa- eta publiko orokorrari zabalik egongo da.  


Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.