Fenêtre Basque: euskal zinema programazio zabalak hartu du parte Nantesko Zinemaldian

Euskara. Kultura. Mundura.

2017-04-03

Atzo -apirialaren 2an- amaitu zen 27. Nanteseko Zinemaldia, eta euskal zinemagintzaren lagin esanguratsua utzi du atzean. Orotara, 24 euskal filmek hartu dute parte Festival du Cinéma Espagnolen, eta euskal ekoizpeneko Justin Websterren El fin de ETA (2016) lanak Dokumental Onenaren Saria irabazi du. Gainera, Kalebegiak (2016), Donostia 2016ren baitan eginiko film kolektiboak eman dio itxiera Zinemaldiari.

Urtero legez, Etxepare Euskal Instituaren eta Euskadiko Filmategiaren babespean, Fenêtre Basque (Euskal Leihoa) eskaini du Zinemaldiak, urteko euskal ekoizpen onenen eta euskal zinemagile garrantzitsuenen lanen hautaketa. 11 luzemetrai eta zortzi film labur eskaini ditu aurten eta horiez gain bost euskal film luze gehiago ikusi dira Festibaleko sail ezberdinetan. Izan ere, Euskal Herritik kanpo aurki daitekeen euskal zinema programazio zabalena da Nantesekoa.

Irabazleen artean, epaimahaiak El fin de ETA lanari Dokumental Onenaren Saria ematea erabaki du, Baleukok eta ETBk ekoiztutakoa, kontraesanez beteriko errealitate konplexuak ulertzen laguntzeagatik.

Euskal ordezkaritzarekin batera, Etxepare Institutuko zuzendari Miren Arzalluz ere izan da Nantesen, sari banaketan eta hitzaldi ezberdinetan parte hartzen, Joxean Muñoz (Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea) eta Pablo Berastegirekin (Donostia 2016ko zuzendaria) batera.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu