Festival Eñe: Euskal Leihoa

Euskara. Kultura. Mundura.

Festival Eñe: Euskal Leihoa
  • 11
    Aza 2022
    27
    Aza 2022
    Madril

17 egunez, azaroaren 11tik 27ra, Eñe Jaialdiak euskal literaturari leihoa eskainiko dio Etxepare Euskal Institutuaren eskutik. Bernardo Atxaga komisario dutela, hainbat euskal idazlek parte hartuko dute jaialdian, irakurketa musikatuak eta mahai inguruak eginez.

Jaialdia idazle, liburu eta irakurleen topagune izango da. Lehenengo aldiz, euskaldunak eta katalanak euren lekua izango dute Eñe jaialdian, Bernardo Atxagak eta Llucia Ramis-ek komisariatutako programekin, hurrenez hurren.

Etxepare Euskal Institutuaren eskutik, euskal literaturak bere lekua izango du hiru ekitalditan, Bernardo Atxaga idazlea komisario dela. Uxue Apaolaza eta Fermin Etxegoien autoreak bilduko dira, bakoitzak bere barruko munduaren eta literaturaren magiara hurbiltzeko moduen ikuspegia partekatzeko, Nacho Fernández Rocafortek moderatutako ekitaldian.

Bestalde, Leire Bilbaok, Juan Ramon Madariagak eta Bernardo Atxagak, gaztelaniaz ere lana argitara emandako hiru euskal poetek, beren lana irakurriko dute, dramatikotik umorera mugitzen diren erregistro askotarikoetan. Gainera, Bernardo Atxagak eta Jabier Muguruzak ´Paradisua eta katuak´ izeneko musika eta poesia ikuskizuna egingo dute.

Azaroak 19

Círculo de Bella Artes, Teatro Fernando Rojas / 17:30
Uxue Apaolaza, Fermin Etxegoien eta Nacho Fernández Rocafort

Círculo de Bellas Artes, Salón de Baile / 19:00
Bernardo Atxaga, Leire Bilbao eta Juan Ramon Madariaga

Círculo de Bellas Artes, Salón de Baile / 20:00
´Paradisua eta katuak´

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu