FIL Guadalajara: Danele Sarriugarte

Euskara. Kultura. Mundura.

FIL Guadalajara: Danele Sarriugarte
  • 30
    Aza 2026
    03
    Abe 2026
    Guadalajara

Danele Sarriugarte idazle eta itzultzaileak Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokan (FIL) parte hartuko du, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin. Azaroaren 28tik abenduaren 6ra egingo den azokaren egitarauan, bere azken eleberriaren gaztelaniazko edizioa aurkeztuko du eta irakurleekin zein beste idazle batzuekin elkartuko da.

Egitaraua

Azaroak 30, 17:30 – Otra cosa liburuaren aurkezpena. Paola Llamas Dinero eta Citlalli Ixchel Sandovalekin solasean, Expo Guadalajarako Nazioarteko Guneko B aretoan.

Abenduak 1, 11:00 – Ecos de la FIL topaketa FIL Joven programaren barruan, Sayulako Eskualdeko Prestakuntza Ikastetxean.

Abenduak 3, 11:00 – Libros para cuando el mundo pesa solasaldia, Elma Correa, Lucía Solla Sobral, Giulia Caminito eta Claudia Ulloa Donosorekin, Expo Guadalajarako 4. aretoan.

Danele Sarriugarte

Sarriugarteren beste zerbait (Consonni, 2025) euskarazko eleberria Otra cosa izenburuarekin argitaratu da gaztelaniaz 2026an. Literaturaren, identitatearen eta desiraren inguruan esperimentatzen duen lana da. Idazleak Erraiak eta Azala erre eleberriak ere argitaratu ditu, eta hainbat egileren lanak euskaratu ditu.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu
?>