Fira Mediterrània de Manresa: Markeliñe + Amorante
Euskara. Kultura. Mundura.
-
14Urr 202117Urr 2021Manresa
2020. urtean COVID-19ari azoka birtual eta presentzial baten bidez aurre egin ostean, Manresako Fira Mediterraniaren 24. edizioa egingo da urriaren 14tik 17ra, pandemiaren ondorioz iaz egin ezin izan zen jardueraren zati bat berreskuratuz. 65 proposamen artistikorekin dator Fira, horien artean, Markeliñe eta Amoranterenak.
‘Ganbara Doinuak ´ du izena Markeliñeren proposamenak eta urriaren 14an ikusi ahal izango da Auditorioan. Istorioaren protagonistari iraganeko oroitzapenak datozkio gogora familiaren baserria bisitatzen duenean, hura saltzeko asmoz. Markeliñek gure aurreko mundu baten oroitzapenak berreskuratzen ditu antzerkia eta zuzeneko musikaren bidez, mundu modernoan familia- eta kultura-ondarea kontserbatzeak duen garrantziaz hausnartzeko.
Bestalde, Iban Urizar etnomusikologo multiinstrumentista, Amorante izenez ezaguna, urriaren 15ean arituko da Auditorioan. Amorante musika tradizioa armairutik ateratzeko aurreiritziak kentzen dituen artista talde freskagarri batekin lerrokatzen da: Niño de Elche, Los Hermanos Cubero, Lorena Álvarez edota Pablo und Destruktion, esaterako. Proposatzen duen genero nahasketak entzulea deskolokatzen du, baina lurralde ezagunetan kokatzen du.
Urriaren 16an, Amorante Los Sara Fontan talde katalanarekin batera arituko da.
Manresako Fira Mediterrania sorkuntzaren motor gisa sustraia, tradizioa eta kultura herrikoia erabiltzen dituzten proposamen artistikoen merkatu estrategikoa da eta diziplina anitzeko proposamenak plazaratzen ditu.