Fira Tàrrega dantzan jarriko du euskal ordezkaritzak

Euskara. Kultura. Mundura.

2017-09-07

Euskal konpainiak beste behin izango dira Fira Tàrregan,  irailaren 7tik 10era Katalunian antolatzen den arte eszenikoen azokan. 1981ean sortua, urtero arte eszenikoen topaleku bilakatzen da eta euskal lanen erakusleiho izango den Euskal Teatroa stand-az eta profesionalekin antolatutako bilerez gain, hiru euskal konpainia izango dira bertan, Etxepare Euskal Institutuaren babesaz: Kukai, Ertza eta Natxo Montero Dantza.

Kukai Dantzak ostiralean eta larunbatean izango du ‘Topa’ lana aurkezteko aukera. ‘Oskara’ lanarekin izandako arrakastaren ondoren (Max sarietan garaile izan ziren), Brodas Bros katalanekin egindako lehen elkarlana da ‘Topa’, energiaz beteriko ikuskizuna.  

Ertza, aldiz, larunbat eta igandez izango da Plaça Mayorren ‘Meeting Point’ aurkezten. Asier Zabaletak zuzendu eta koregrafiatutako lanak break dance-a eta hip hopa uztartzen ditu, pertsonen bideak gurutzatzean sortzen diren aldaketen inguruko hausnarketaz abiatuta.

Azkenik, Natxo Montero Dantzak ‘Barbecho Urbano’ lana eramango du, eta ikusleek ostiral, larunbat zein igandean ezagutzeko aukera izango dute. 25 minutuko lan honek lurra jarriko du itxarotearen eta ziklo berri baterako saltoaren moduko metafora bezala.

Gainera, euskal konpainiek euren txokoa izango dute Eusko Jaurlaritzaren Euskal Teatroa stand-ean. 12 programatzailerekin bilerak ere antolatu dira, eta euskal konpainiek larunbatean egingo dute aurkezpena.

Azokaren heburua arte eszenikoen dinamizazioa da, konpainien nazioartekotzeari ateak zabalduz, eta urtero antolatzen dute iraileko bigarren asteburuan.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu