Fira Trovam: Liher + Bulego
Euskara. Kultura. Mundura.
-
03Aza 202106Aza 2021Castelló
Fira Valenciana de la Música Trovam – Pro Weekend musika azoka profesionalaren bederatzigarren edizioa 2021eko azaroaren 3tik 6ra egingo da Castelló de la Planan, eta BASQUE. MUSIC. markapean showcase bana egingo dituzte Bulego eta Liher taldeek. Bi emanaldiak aurrez aurrekoak izango dira, eta topaketa digitala ere halakoa izango da, nahiz eta online ere gauzatuko den egitaraua.
Showcase emanaldiez gain, beraz, BASQUE. MUSIC.-ek Fira Trovsm-en parte hartuko duten euskal profesionalei zuzendutako zenbait jarduera eta topaketa ere antolatu ditu.
Bulego pop taldea 2019ko urtarrilean jaio zen diziplina anitzeko proiektu bezala. Taldekideak dira Tomas Lizarazu (ahotsa eta gitarra), Xabi Arrieta (batería), Jontxu Ape (baxua), Ruben Lizarralde (gitarra) eta Itzi Beitia (teklatuak).
Liher, bestalde, Lide Hernando (abeslari eta gitarra-jolea), Iñigo Etxarri (gitarra, koroak), Joshka Natke (baxua, koroak) eta Ander Berzosak (bateria) osatzedn dute.
Edizio berri honetan, aurreko edizioan garatutako aurrez aurreko eta online ereduaren alde egingo du topaketa profesionalak. Jarduera profesionalen bizkarrezurra sektoreko langileen eztabaida-mahaiak, topaguneak eta hausnarketa-guneak izango dira. Halaber, espezialisten prestakuntza-tailerrak eta artisten zuzeneko lekukotasuna mantenduko dira.
2020an egindako zortzigarren edizioa izan zen BASQUE. MUSIC.-ek parte hartu zuen lehen aldia. Orduan, ZETAK taldea aukeratu zuten showcasean parte hartzeko.