Fito Rodriguez idazle euskalduna, Argentina eta Brasilen

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-11-04

Fito Rodriguez euskal idazlea Argentina eta Brasilera joango da ekintza ezberdinak burutzera, Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin. Orotara, Buenos Aires, La Plata, Bariloche, Guarapuava eta Curitiban izango da, azaroaren 3 eta 12 bitartean.

Atzo hasi zuen ibilbidea, Buenos Airesen (Argentina). Bertan, “Escribir en una lengua minorizada” hitzaldia burutu eta "Ensayo sobre el ensayo" liburuaren aurkezpena egin zuen. Gaur, ordea, La Platako Unibertsitateko (Argentina) ekonomia fakultatean izango da : "Euskaraz idazten: euskal literatura garaikideari hurbilpena"hitzaldia eskaintzen. Euskaraz idaztera zerk eraman duen eta bere ikas-prozesuaren gorabeherak azalduko ditu.

Hortik aurrera, liburua aurkezten arituko da Rodriguez. Larunbatean, azaroaren 8an, Barilocheko Universidad Nacional de Río Negrora joango da (Argentina); azaroaren 10ean Guarapuavan (Brasil) egongo da eta bidaia Curitibako Universidade Federal do Paraná-n (Brasil) bukatuko du.

Informazio zehatza

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.