CSUB-Frank Bidart Katedra: Gala Knörr
Euskara. Kultura. Mundura.
-
02Api 202507Mai 2025
Bakersfield
Etxepare Euskal Institutuak California State University Bakersfield (CSUB)-en sustatzen duen Frank Bidart Katedraren baitan Gala Knörr-ek hilabete bateko egonaldia egin du Kalifornian apirilaren 2tik maiatzaren 7ra arte.
Bertan, CSUBeko komunitate akademikoarekin eta tokiko gizartearekin konektatu eta lan egiteko aukera izango du. Egonaldian zehar ‘La luz que nunca se apaga’ proiektua ikusarazteko eta sortutako ezagutza zabaltzeko jarduera publikoak eta hitzaldiak ere egingo ditu. Proiektuak emakumea ikustaraztearen garrantzia aztertzen du. Euskal diasporaren irudia, western imajinarioan bere lekua eskatuz eta nola unibertso hori, tradizionalki hipermaskulinizatutzat eta bortitztzat jotzen dena, izan daiteke modu sortzailean berrinterpretatuta.
Proiektua honako osagai hauen bidez gauzatuko da: mailegu transkultural bat, mutazio generiko bat eta legatua aldarrikatuko duen berrinterpretazio politiko bat, zeinak euskal diasporako emakumearen irudia txertatuko duen, pinturaren bidez, ikuspegi feminista eta garaikidearen testuinguruan.
Jarduera aipagarriak
Apirilak 22
Historical Research Center-en Institute for Basque Studies antolatutako sinposioa. Artista plastiko gisa egindako ikerketari eta ‘La luz que nunca se apaga’ proiektuari buruzko aurkezpena.
Apirilak 29
Arteari buruzko hitzaldia Bakersfield College-n. Ryan Rickard Arte Saileko irakasleak batek gonbidatuta.
Frank Bidart katedra
2022an sortu zen eta CSUBeko Euskal Ikasketen Institutuan kokatuta dagoen katedra honek Frank Bidart euskal jatorriko poeta estatubatuarra omentzen du; literaturako izen nabarmena eta Pulitzer Poesia Sariaren irabazlea, besteak beste. Katedra honek malgutasun berezia eskaintzen du, ikerketa-proiektuak zein sorkuntza artistikoko proiektuak garatzeko aukera ematen baitu. Kultura- eta ikasketa-trukerako ingurune dinamikoa bilatzen dutenentzat egonaldia da.