Frank Bidart katedran ikerketa edo sorkuntza egonaldia egiteko deialdia irekita dago

Euskara. Kultura. Mundura.

2022-10-04

California State University Bakersfield-en (Bakersfield, AEB) ikerketa edo sorkuntza egonaldia egiteko deialdia irekita dago. Deialdi honen xedea da Frank Bidart katedrarako lehen ikertzaile/sortzaile gonbidatua hautatzea, 2023. urteko ekitaldikoa.

Arlo akademikoa eta/edo artistikoa landuko ditu CSUB unibertsitateko Euskal Ikasketen Institutuan. Egonaldia bai ikerketako eta baita sorkuntzako proiektua garatzeko da. Hautatutako aditu edo sortzaileak ikerketarako edo sorkuntzarako hilabeteko egonaldia egingo du.

Frank Bidart Katedra 2022an abiatu da. Euskal kultura, artea eta berrikuntzaren ikerketarako edota sorkuntza proiekturako trukerako espazioak garatzea helburu sortu da Frank Bidart katedra CSUB California State University Baskerfield-eko Euskal Ikasketen Institutuan. Kulturari eta arteari lotutako ikerketa proiektuak bultzatzea edo sorkuntza proiektuen garapena ere bultzatzea izango dituzte xede bertan.

Informazio gehiago hemen.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu