Goethe Universität Frankfurt: Eduardo Chillida Katedra 2021

Euskara. Kultura. Mundura.

Goethe Universität Frankfurt: Eduardo Chillida Katedra 2021
  • 05
    Ots 2021
    Frankfurt
    10:00-16:30

Frankfurteko Goetehe Unibertsitateko Eduardo Chillida katedraren baitan ´Select. Conceptions of Active Archives´ (Artxibo aktiboen kontzepzioak) jardunaldia egingo da otsailaren 5ean. Egun osoko ekitaldia izango da, 10:00etan hasi eta 16:30era artekoa. Artxiboen erabilera zein aukerak aztertuko dituzte, biltegi izateaz gain topaketarako toki izan daitezkeen aztertzeko eta eragile desberdinak saretzeko espazio gisa duten gaitasunaren inguruan ere hausnarketa egiteko. Ingelesez eta alemanez egingo dituzte saio guztiak.

Jardunaldian parte hartuko dute Johann Wolfgang Goethe Unibertsitateko Stefanie Heraeus-ek; LWL Art and Culture Museumeko Marianne Wagner-ek; Skissernas Prozesu Artistikoaren eta Arte Publikoaren Museoko Annie Lindberg-ek; Arte Modernoaren MMK Museoko Nadine Hahn eta Johannes Gutenberg Unibertsitateko Antje Krause-Wahl-ek; Johann Wolfgang Goethe Unibertsitateko Rembert Hüser-ek; eta Euskal Herriko Unibertsitateko Garazi Ansak.

Azken honen parte hartzea 13:00etan izango da, eta sarean jarraitu ahalko da Zoom bidez. Tailerrak ´Archival Exhibitions through the Body. A Basque Genealogy and a Matrixial Proposition´ (Artxiboko erakusketak gorputzaren bidez. Euskal genealogia eta proposizio matriziala) izenburua izango du.

Garazi Ansa Artearen historian doktorea da (2020). Bere ikerketa ildo nagusiak dira komisariotza eta erakusketen boterea. Artearen historiaren idazketaren azterketa ere lantzen du genero ikuspegitik, eta gai horien inguruan ere ematen ditu hitzaldiak.

Eduardo Chillida Katedraren helburua da euskal arteari buruzko irakaskuntza espezializatua eta ikerketak sustatzea. Alemaniar Unibertsitateko Artearen Historiaren Institutuan du egoitza eta urtero nazioartean garrantzia duen ikertzaile bat gonbidatzen dute mintegia edo hitzaldien zikloa eman dezan.

Hitzaldian sartzeko egin klik hemen.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu