Frankfurteko Liburu Azoka: Basque. Books.

Euskara. Kultura. Mundura.

Frankfurteko Liburu Azoka: Basque. Books.
  • 19
    Urr 2022
    23
    Urr 2022
    Frankfurt

Frankfurteko Liburu Azokan parte hartuko dute, Basque. Books. markapean, Bernardo Atxaga, Miren Agur Meabe, Patxi Zubizarreta eta Katixa Agirre euskal idazleek. Urriaren 19tik 23ra egingo dute alemaniar hiriko liburu azoka, eta euskal idazleek 21ean eta 22an egingo dituzte parte hartzeak, irakurketa eta solasaldi desberdinen bidez.

Urriaren 21ean, Agertoki Urdina delakoan izango da Bernardo Atxaga, 12:00etatik 12:45era. Berna González Harbour-ek egingo dio elkarrizketa bertan.

Hurrengo egunean, hilak 22, agertoki berean eta 11:00etatik 11:45era, ‘Musika hitzetan’ mahai ingurua egingo dute Miren Agur Meabe, Yolanda Castaño, Elena Medel eta Mariano Peyrou idazleek, Àngels Gregorik gidatuko duen saioan.

Egun berean, Agertoki Gorrian, 13:00etatik 13:45era, ‘Kontatu eta marraztu’ saioa egingo dute, zuzeneko irakurketa eta marrazketekin Jokin Mitxelena eta Patxi Zubizarretak.

Agertoki Urdinean, 15:00etatik 15:45era, Katixa Agirre, Nuria Labari eta Silvia Nanclares solasean ariko dira Marta Fernándezek gidatutako elkarrizketa saioan.

Egitarau osoa sarean dago kontsultagarri.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu