Galiziako, Euskal Herriko eta Kataluniako arte garaikideari buruzko jardunaldia Sorbonan
Euskara. Kultura. Mundura.
Arte Garaikidea: pentsatzeko espazioak sortzea. Galizia, Euskal Herria, Katalunia izenburupean, Euskara eta Euskal Kultura irakurle Miren Ibarluzeak, Galizia eta Kataluniako irakurleekin elkarlanean, jardunaldia antolatu du Sorbonne Nouvelle Paris III Unibertsitatean , datorren astelehenean, martxoak 30.
Bertan, EHUko Arte Ederren fakultateko bi irakasle-artista izango dira: Lorea Alfaro García eta Jose Ángel Lasa Garikano. Honez gain, Parisen bizi den Marga Berra Zubieta grafista euskaldunak esku hartuko du jardunaldian bere eskarmentu eta ezagutzak partekatuz.