Gau bat poeta euskaldun eta galegoek partekatzen duten geografian

Euskara. Kultura. Mundura.

2016-10-27

Entzuleek lepo bete zuten bart Tabakalerako Etxepare Euskal Institutuko ekitaldi aretoa Poeta ibiltariak egitasmoaren baitako olerkigile euskaldun eta galegoen errezitaldia.

Nork bere hizkuntzan eskaini zituen irakurketak, euskaraz edo galegoz, testuen itzulpena pantaila batean ikusgai zegoen bitartean. Bidaiak, desira, bakardadea, heriotza, oroimena, isiltasuna, amaierak, hasierak, mina, itxaropena, paisaiak, lurra… geografia ezberdin bezain hurbilak marraztu zizkiguten  Leire Bilbao, Miren Agur Meabe, Felipe Juaristi, Anxo Angueira, Gonzalo Hermo, Manuel Rivas eta Dores Tembrás poetek errezitaldi goxo eta mamitsuan.

Poeta ibiltariak Etxepare Euskal Institutuak 2015ean abiarazi zuen egitasmoa da; aurtengoa Consello da Cultura Galega-rekin batera izan da. Izan ere, Donostiakoa bueltako bidaia izan zen, poeta hauek Santiago de Compostelan egin baitzuten lehen topaketa, pasa den ekainean. Ez da azkena izango: atzoko olerkien oihartzuna kostalde berri batera noiz iritsiko zain gelditu da.   

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.