Gaur hasiko da Kanpoko Euskal Gizataldeen VII. Mundu Batzarra
Euskara. Kultura. Mundura.
Kanpoko Euskal Gizataldeen VII. Mundu Batzarra Bilboko Euskalduna jauregian egingo da, urriaren 2tik 4ra, eta “SAREGINTZAN” lelopean, euskal gizataldeen eta euskal instituzioen arteko topaketa, lana eta lankidetza sustatzea izango ditu helburu. Iñigo Urkullu Lehendakaria izango da buru Batzarraren irekiera-ekitaldian.

Kongresuan euskal diasporako 100 inguru lagunek hartuko dute parte, 21 herrialde ordezkatuz, baita euskal erakundeetako ordezkariek ere. Etxepare Euskal Institutua –Euskal Etxeetan euskararen irakaskuntza sustatzen du, besteak beste- bertan izango da eta Irene Larraza zuzendariak hitzaldi bat emango du urriaren 3an.
Debateetan aztertuko diren gaiak askotarikoak eta anitzak izango direla adierazi du Marian Elorza Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkariak. Azaldu duenez, XXI. mendeko diasporarekin daude lotuta: globalizazioaren eta sareen fenomenoa; euskal gazteriaren nazioarteko mugikortasuna eta diaspora berria; euskal etxeen ibilbidea eta barne-funtzionamendua, eta premia horiei erantzuteko martxan jarritako programak.
Mundu Batzarra 4 urtean behin egiten da, eta bertatik aterako da Ondorioen Dokumentu bat, 2020-2023 Laurteko Planean bilduko dena; plana datozen lau urteetan garatuko da, hurrengo Batzarra egin artean.
Kanpoan diren euskal gizataldeen mundu batzarrak lau urtean behin ospatzen dira, helburu bat lotzeko asmoz: kanpoan den euskal komunitateren eginkizunen balioa nabarmentzea eta munduan Euskadiren izen onaren alde egiten duen ekarpena ezagutzea. Kongresu guzti horietan zehar, 25 herrialdeetan sakabanatutako 191 aitortutako komunitateen arteko harremanetan sakondu da.