Gaur hasiko da Libourneko Fest´Arts kaleko antzerkiaren jaialdia!

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-08-06

Gaur hasi da Libourneko FEST´ARTS kaleko arteen jaialdia, eta abuztuaren 8ra arte luzatuko da. Jaialdiaketa Etxepare Euskal Institutuak duten hitzarmenari esker, urtero hainbat euskal antzerki/dantza talde programatzen dituzte nazioarteko jaialdi garrantzitsu honetan “Euskadi à Libourne” programari esker, euskal artistei Frantzian ateak irekitzeko aukera eskaintzeko asmoz. Aurten 4 euskal antzerki/dantza konpainiak hartuko dute parte bertan: Compañía Dikothomia, Shakti Olaizola, Ganso & Cía eta Kukai Dantza Konpainia.

Dikothomiak  “Spazi…o”  ikuskizuna aurkeztuko du; Shakti Olaizolak  “ …Irakuriz “ eramango du Libournera ; Ganso & Cía konpainiak, “Walkman “; eta Kukaï Dantza Konpainiak “ Sorbatza “ ikuskizuna. Abuztuaren 7 edota 8an arituko dira guztiak Libournen.

2011. urteaz gerotik, Etxepare Euskal Institutuak Libourneko Fest’Arts jaialdiarekin elkarlanean dihardu euskal kale antzerkia nazioartean zabaltzeko xedez: ”Euskadi à Libourne” programaren bitartez, Hego Euskal Herriko konpainia berri zein kontsolidatuek ikuskizunak eskaintzen dituzte jaialdiaren baitan. Frantzia eta nazioartetik jaialdira gerturatzen diren profesionalei euren antzezlanak aurkezteko aukera eta, bide batez, horien zabalkunderako parada ezin hobea da. Ikusleria berriarekin topatu eta eremu artistiko berean lan egiten duten beste artista batzuekin harremanetan jartzeko aukera ere eskaintzen die. Etxepare Euskal Institutuak eta Libourneko Udalak babestutako egitasmoa da, Bilboko Institut Français-en laguntzaz sortu zena.

Gainera, Akitania eta Euskal Herriaren artean zubi artistikoak eraikitzeko ere balio du jaialdiak: honen adibide, Deabru Beltzak euskal konpainia eta Les Commandos Percu frantziar konpainiaren artean “Danborren talka-Le choc des tambours” ikuskizuna koproduzitu zuten iaz bertan Libournen, arrakasta handiz.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu