GAUR (sic) erakusketak 8 sortzaile euskaldunen lanak 8 herrialdeetara eramango ditu
Euskara. Kultura. Mundura.
Euskal arte garaikidea nazioarteko testuinguruan ezagutzera emateko asmoz, Etxepare Euskal Institutuak GAUR (sic) jarri zuen abian 2011ean; bideo formatuko lan-bilduma ibiltari batean gorpuztu den ikerkuntza lana da GAUR (sic), Nekane Aranburuk zuzendu duena. Azken hautaketak zortzi proposamen sortzaile ditu ardatz: Sra. Polaroiska (Alaitz Arenzana eta María Ibarretxe), Colombina´s (Larraitz Torres eta Sandra Cuesta), Aitor Lajarin, Zuhar Iruretagoiena, Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum, Saioa Olmo, Juan Aizpitarte eta Ixone Sadaba.
GAUR (sic) zortzi herrialde ezberdinetan ikusi ahal izango da, Agencia Española de Cooperación Internacional para el Desarrollo (AECID) erakundearen laguntzaz. Inaugurazioa ekainaren 12an izango da Londresen (Britainia Handia), bikaintasuna eta nazioarteko ikusgaitasuna eskaintzen dituen PINTA (Earl’2 Court Exhibition Centre) jaialdiaren baitan. Ekainaren 15a arte izango da ikusgai bertan.
Segidan, eta 2015eko otsailera arte, erakusketak nazioarteko bidaian jarraituko du eta ikusgai izango da Tegucigalpa (Honduras), San José (Costa Rica), México DF, Montevideo (Uruguay), Córdoba (Argentina), Santiago de Chile eta Managua (Nicaragua) hirietan, AECIDen menpekoak diren herrialde horietako kultur guneei esker.
Egitasmoa gaur aurkeztu dute, Donostian. Han izan dira Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria, Nekane Aramburu erakusketaren arduraduna eta Saioa Olmo, Sandra Cuesta, Larraitz Torres eta Juan Aizpitarte sortzaileak.
Euskal arte garaikidea nazioarteko testuinguruan ezagutzera emateko asmoz, Etxepare Euskal Institutuak GAUR (sic) jarri zuen abian 2011ean; bideo formatuko lan-bilduma ibiltari batean gorpuztu den ikerkuntza lana da GAUR (sic), Nekane Aranburuk zuzendu duena. Azken hautaketak zortzi proposamen sortzaile ditu ardatz: Sra. Polaroiska (Alaitz Arenzana eta María Ibarretxe), Colombina´s (Larraitz Torres eta Sandra Cuesta), Aitor Lajarin, Zuhar Iruretagoiena, Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum, Saioa Olmo, Juan Aizpitarte eta Ixone Sadaba.
GAUR (sic) zortzi herrialde ezberdinetan ikusi ahal izango da, Agencia Española de Cooperación Internacional para el Desarrollo (AECID) erakundearen laguntzaz. Inaugurazioa ekainaren 12an izango da Londresen (Britainia Handia), bikaintasuna eta nazioarteko ikusgaitasuna eskaintzen dituen PINTA (Earl’2 Court Exhibition Centre) jaialdiaren baitan. Ekainaren 15a arte izango da ikusgai bertan.
Segidan, eta 2015eko otsailera arte, erakusketak nazioarteko bidaian jarraituko du eta ikusgai izango da Tegucigalpa (Honduras), San José (Costa Rica), México DF, Montevideo (Uruguay), Córdoba (Argentina), Santiago de Chile eta Managua (Nicaragua) hirietan, AECIDen menpekoak diren herrialde horietako kultur guneei esker. Egitasmoa gaur aurkeztu dute prentsaren aurrean, Donostian. Han izan dira Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria, Nekane Aramburu erakusketaren arduraduna eta Saioa Olmo, Sandra Cuesta, Larraitz Torres eta Juan Aizpitarte sortzaileak.
GAUR (sic)-ek bat egiten du Nekane Aramburuk azken urteotan aurrera eraman dituen ikerketekin. Horiek bi lerro nagusi dituzte: Estatu Espainiarreko bideoartearen analisia eta bilakaera, batetik; eta lan horiek ikustarazteko eta zabaltzeko tresnak, bestetik; (Todo cuanto amé formaba parte de tí : Damasco, Dublín, Bruselas eta PhotoEspaña/Madrid) , Videoarte en España (Fundación Arte y Derecho) eta Caras B del Videoarte en España (Bangkog, Seul, Sydney..). Ikerketa berri hau gauzatzeko erabilitako metodologiari dagokionez, material berri edota ia amaituaren eskaneatzea izan da lanaren abiapuntua, gai nagusiarekin lotura bilatuz eta eta koherentzia landuz .
GAUR (sic) ez da soilik sormen lan nabarmenenak gorpuztu edota belaunaldien arteko erakusketa-diagnostikoa egin nahi duen gaur egungo artearen ikuspegiaren lagina. Egungo euskal sorkuntzaren egoera ezagutzera ematea ere badu helburu, arte garaikidearen genealogiaren testuinguruan eta ikuspuntu formalistaz eta bertikalaz haratago; egungo egoeraren berrikusketa egin nahi du egitasmoak, edukietan, irudien osaketan eta nazio zein nazioarteko ekoizpen ereduetan izan den bira nabarmenduz,
Horregatik, hautaketa prozesu horretan nazioarteko perfila duten ibilbideei eman zaie lehentasuna, betiere jarrera kritikoak ordezkatzen dituztenak eta konpromezua azaldu dutenak, bai euren bilakaera pertsonaletan eta sozialetan, bai garaikidetasuna eta tradizioa edo maila intimoa eta kolektiboa uztartzean, edota esparru publikoa eta identitate berriak eraikitzen jarduten dutelako. Horrek guztiak ez luke zentzurik, lan horiekez balira horren guztiaren adierazle zuzenak. Hori dela eta, hautaketa 8 lan ezberdinetan oinarritu da, aipatutako guztia gorpuzteko indarra nahikoa duten lanak (Grupo Gaur-eko kideak ere 8 izan ziren; izan ere komisarioak taldearen berrirakurketa historiografikoa ere egin du erakusketaren azalpen teorikoan).
“GAUR” da Escuela Vasca-ko lehen taldeko 8 ikaslek 1966an hartu zuten izena. Gipuzkoan jaio zen elkartea, nazioarteko abangoardiarekin harremana eta elkarrizketa berreskuratzeko asmoarekin, eta aitzindari bilakatu ziren hainbat kontu artistiko eta pentsamenduarekin lotutakoak lantzeko moduan. Nazioarteko erreferente bilakatu ziren, batez ere, taldea osatu zuten pertsonen izaerengatik, eta ez horrenbeste taldea beraren kohesioagatik -1969an desegin zen-.
GAUR(sic)-en bitartez, hiru ardatz nabarmen bereizi dira jarduera artistiko kontenporaneoetan: emakumeen burututako lanen indarra, eta horien nagusitasuna; taldean egindako lanen ugaritasuna; eta diziplinarteko saltoa ezartzea.
LANAK
Pilota Girls. Sra. Polaroiska (Alaitz Arenzana y María Ibarretxe)
Hacia la luz y los vegetales. Colombina´s (Larraitz Torres y Sandra Cuesta)
Postcity. Aitor Lajarin
Vexations. Zuhar Iruretagoiena
Work in progress. Iratxe Jaio y Klaas van Gorkum.
Hamaika. Saioa Olmo
Gen. Juan Aizpitarte
Shipwreck With Spectator (Naufragio con Espectador). Ixone Sadaba.
LABURPENAK
Pilota girls
Sra. Polaroiska
Alaitz Arenzanak (Bilbao, 1976) eta María Ibarretxek (Bilbao,1977) osatutako taldea.
Urtea: 2012. Iraupena: 5 minutu. Bilbon bizi dira.
Bideoklipen eta zinearen lengoaia baliatuta, sortzaileek estereotipoak zalantzan jartzen dituzte, keinu metaforiko, azkar eta subertsibo batekin. Protesta bat eszenaratzen dute horretarako, mutazioan dagoen mundu batena, artistetako batek sortu duen musikaz lagunduta eta elkar-lotutako irudien sekuentziazio azkarrarekin. Esku-pilotaren eta Bilbo hiri kosmopolitaren arteko jokoa osatu dute.
Hacia la luz y los vegetales
Colombina´s
Sandra Cuestak (Urretxu, 1976) eta Larraitz Torresek (Irún, 1979)osatutako taldea
Urtea: 2012.Iraupena: 20 minutos
Road movie honetan bi emakume dira lanaren protagonista, akzio, ahots, irudi, eta jarrera sortzaile eta existentzial. 2008-2011 artean bi sortzaileen artean egindako ekintza, kontzertu eta aurkezpenak laburbiltzen dituen ibilbidea du jomuga lanak.
Shipwreck with Spectator
Ixone Sadaba. Bilbo 1977. Londresen bizi da.
Urtea: 2008. Iraupena: 17´51´
Halabja hiriko arte eta arte dramatikoko ikasle batzuk, Peter Handkek 1960. urtean idatzitako Insultos al publiko jatorrizko obraren bertsio askea aurkezten dute, kurdueraz, Irakeko eszenatoki erreal batean, 2008an.
Gure begiradaz ohartzen gara ez gaudela errepresentazio baten aurrean, baizik eta benetako akzio bat ikusten ari garela, non garrantzia ematen zaion bere subjetibitatearen arabera beti berreraikitzen den errealitate bati aurre egiteko gai den lengoaiari.
Postcity
Aitor Lajarin . Vitoria-Gasteiz , 1977. Los Angelesen bizi da eta bertan egiten du lan.
Urtea: 2010 Iraupena: 17 minutu
Ordenagailu bidezko animazio bideo hau kapitulu ezberdinetan aurkezten da, fikziozko dokumental baten itxurarekin, eta narratzaile faltsu baten hitzez lagunduta: David W. Deckard. Sketch moduan oraingo edo etorkizuneko hiri baten ezaugarriak plazaratuko ditu berak, bere hazkundearen kontraesanekin, komunikazioarekin, kultura-aniztasunarekin, maila sozialekin, bidegabekeriekin eta abar jokatuz.
Gen
Juan Aizpitarte. Donostia, 1974. Donostian bizi da
Urtea: 2013. Iraupena: 7 minutu
Bolumen bat irudian, soinu hipnotiko eta erritmiko baten inguruan biraka, eta formaz aldatzen gure begien aurrean. Lanak nolabaiteko bigbang-aren aurreko laborategia izan nahi du, eta mito baten ikuspegi sinesgarria sortu, eraikuntza kulturalaren imaginarioan, euskal ingurugiroaren sustrai sakonetan murgilduta: jatorria. Errealaren eta fantasiaren arteko elkarpuntu horretan, ez-leku batean kokatuko gaitu, non torus batek elkartuko dituen forma, espazio eta denbora arteko erlazioak bere orbitan.
Vexations
Zuhar Iruretagoiena. Zarautz, 1981. BIibon bizi da eta bertan egiten du lan.
Urtea: 2012. Iraupena: 23´17´10
Proiektuan espazioaren gaia eta denboren, gorputzen eta irudiaren kontrola planifikatuta zeuden, antzezpena gainditzeko asmoz. Helburua eszenaren beraren denbora berri bat eraikitzea zen, behin-behineko instalazioaren indarkeria probaren paktuarekin lotuta.
Egilea Hendaiko suhiltzaileen egoitza zaharrean giltzaperatu zen biolin-jole batekin eta saxofoi-jole batekin, zapaitik ziltzilik arnes batzuei esker. Musikariak abesti bat jotzen saiatzen dira artistak metalezko egitura baten aurka bultzatzen dituen bitartean. Partitura Vexations da, Eric Satie konpositore frantsesarena, eta 840 aldiz jarraian jo behar zuten.
Hamaika urte dantzan
Saioa Olmo. Bilbao, 1976. Bilbon bizi da eta bertan egiten du lan.
Urtea: 2013. Iraupena: 20 minutu
Emakume gazte bat –autorea bera- irristailu batzuen gainean ageri zaigu ekintza ezberdinak burutzen: objektuak kokatzen, abiadura ezberdinetan mugitzen, birak ematen… Musika da irristailuen mugimenduen gidaria, dantza baten moduan. Bideoaren bitartez bere biografiari arao egiten dio, atzera begirako zentzua eman eta berrikusketa subjektibo bat egiteko.
Work in progress
Iratxe Jaio y Klaas Van Gorkum .
Iratxe Jaiok (Markina-Xemein, País Vasco, 1976) eta Klaas van Gorkumek (Delft, Holanda, 1975) osatutako taldea. Holanda neta Euskal Herrian bizi dira.
Urtea: 2012-2013. Iraupena: 14´21 minutu.
“Work in Progress” Lea-Artibaiko kautxoaren industrian murgiltzen da, Jaioren jatorria den eskualdean, hain zuzen. Kotxegintzarako erabiltzen diren kautxo zatien ekoizpen masiboa jasotzen du bideoak, kooperatiba bateko produkzio fasetik, azpikontratatutako lantegietara, non egoera prekarioan lan egiten duten emakume batzuk eskuz egiten duten lan guztia.
Nekane Aramburuk 2011 eta 2013 artean burutu zuen lan hau, beste herrialde batzutan komisario freelance eta kudeatzaile kultural moduan lan egiten zuen bitartean. Egun, Es Baluard Mallorcako Arte Moderno eta Garaikidearen Museoko zuzendaria da.