GAUR(sic) erakusketa ibiltariaren azken txanpa: Argentina eta Txile

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-12-09

GAUR(sic) erakusketa ibilbideko azken txanpan sartu da dagoeneko: Cordoban (Argentina) inauguratu zen abenduaren 4ean, eta azken geltokia Santiago de Chilen egingo du urtarriletik aurrera. Etxepare Euskal Institutuak GAUR (sic) 2011ean jarri zuen abian, erakusketa 2014koekainaren 12an inauguratu zen Londreseko PINTA jaialdian, eta geroztik Managua (Nicaragua), Montevideo (Uruguay), Tegucigalpa (Honduras), San José (Costa Rica),eta  México DFn egon da ikusgai, Agencia Española de Cooperación Internacional para el Desarrollo (AECID) erakundearen laguntzaz.

Hilaren 4ean inauguratu zen erakusketa Cordoban, eta bertan egongo da ikusgai martxora arte. Nekane Aramburu, erakusketako komisarioa, bertan dago, eta Aproximación al proyecto GAUR (sic), prácticas artísticas contemporáneas”  hitzaldia eskaini zuen ostiralean. Jarraian, urtarrilean, erakusketak Santiago de Chilera bidaiatuko du eta bertan bukatuko du hilabeteetan zeharreko bidaia, 2015eko otsailaren 15ean.

GAUR(sic) bideo formatuko lan-bilduma ibiltari batean gorpuztu den ikerkuntza lana da, Nekane Aranburuk zuzendu duena. Zortzi proposamen sortzaile ditu ardatz: Sra. Polaroiska (Alaitz Arenzana eta Maria Ibarretxe), Colombina´s (Larraitz Torres eta Sandra Cuesta), Aitor Lajarin,  Zuhar Iruretagoiena, Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum, Saioa Olmo, Juan Aizpitarte eta Ixone Sadaba.

Erakusketa ez da soilik sormen lan nabarmenenak gorpuztu edota belaunaldien arteko erakusketa-diagnostikoa egin nahi duen gaur egungo artearen ikuspegiaren lagina. Egungo euskal sorkuntzaren egoera ezagutzera ematea ere badu helburu, arte garaikidearen genealogiaren testuinguruan eta ikuspuntu formalistaz eta bertikalaz haratago; egungo egoeraren berrikusketa egin nahi du egitasmoak, edukietan, irudien osaketan eta nazio zein nazioarteko ekoizpen ereduetan izan den bira nabarmenduz.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu