Generoaren diskurtsoa aztergai Bolonian antolatu den "La Spagna Plurale III" kongresuan
2016/03/03
Euskara. Kultura. Mundura.
Martxoaren 2tik 4ra bitartean, La Spagna Plurale III: pluralità, diversità e visibilità di genere kongresua antolatu dute Boloniako Unibertsitatean, Etxepare Euskal Unibertsitateak bertan duen euskara eta euskal kultura irakurletzaren babesaz. Duela hiru urte hasitako bideari eutsiko dio, hau da, Espainian existitzen diren kultura eta hizkuntza anitzen alderdi linguistiko, historiko eta artistikoen inguruan ikertu eta gogoeta egiteari.
Atzo, martxoaren 2an, Etxepare Euskal Institutuko Euskararen Sustapen eta Hedakuntzarako zuzendari Mari Jose Olaziregik hitzaldia eskaini zuen kongresuaren baitan: Literatura vasca femenina actual, o la memoria contestada. Bertan, euskal gatazkaren errepresentazioaren inguruan hitz egin zuen euskal emakumeen literaturan, eta lau idazleren lanetan jarri zuen arreta berezia: Mariasun Landa, Arantxa Urretabizkaia, Eider Rodriguez eta Laura Mintegi. Olaziregik autore horien obran domestizitatea eta ikusezintasuna gainditzeko modua hartu zuen ardatz.
Bestalde, hizlariak nazioartean iberiar ikasketen inguruan egiten den lana eta ikerketa goraipatu zuen. Batzuetan ikasketa horiek jasan dezaketen ikusezintasuna eta aniztasuna, kongresuaren hirugarren edizio honen gaiarekin bat datozen ezaugarriak direla azpimarratu zuen Olaziregik: generoaren diskurtsoa, hizkuntza eta kultura ezberdinek gai honi aurre egiteko moduetan sakonduz. Azkenik, kongresua antolatu duten irakurleen – horien artean Euskara eta Euskal kultura irakurle Iñaki Alfaroren- lan bikaina eskertu nahi izan zuen.
Bestalde, Mariasun Landarekin topaketa ere antolatu zen kongresuaren baitan. Idazleak generoaren diskriminazio estereotipatuarekiko haserrea hartu zuen abiapuntu, emakumearen marjinazioa sorkuntzaren abiapuntu modura ulertzeko –bere esperientzia propioarekin bat eginez-. Bere obraren inguruko hausnarketa batekin jarraitu zuen hitzaldia Landak, eta harengan genero gaiek eta autore klasikoek izan duten eragina azpimarratu zuen. Azkenik, entzuleriaren hausnarketa ere bilatu zuen kezka bat plazaratuta: posible al da genero berdintasuna egungo gizarte patriarkalean?
Informazio osatua eta programa osoa erantsitako dokumentuan.