Georgian euskara eta euskal kulturako irakurlea hautatzeko deialdia
Ebatzita
Etxepare Euskal Institutuak Georgiako Ivane Javakhishvili Tbilisi State University-rekin 2020ko irailean sinatutako lankidetzaren ondorioz, 2021eko otsailean euskara eta euskal kulturako irakurletza berria zabalduko da bertan.
Hori dela eta, azaroren 17an zabalduko da deialdia euskara eta euskal kulturako irakurlea hautatzeko, 2021-2022 ikasturtean bertako unibertsitatean aritu dadin, luzatzeko aukerarekin.
- Eskaerak aurkezteko epea: 2020/11/17 - 2020/12/30
- Erakunde deitzailea: Etxepare Euskal Institutua
- Kontaktua: Eneko Agirre | irakurletzak@etxepare.eus | (+34) 943 023 407
Informazio osoa eta izen ematea Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan.