"Glayíos/Oihuak": euskal taldeak Asturiasen

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-12-26

Etxepare Euskal Institutuak proiektu berria jarri du abian Ixuxú Asturies-Euskal Herria Elkartearekin batera, euskal taldeei Oviedoko Whippoorwill aretoan kontzertuak eskaintzea ahalbidetuko diena. Glayíos/Oihuak  programak 2015erako kotzertu sorta proposatzen du, Asturiaseko zein Euskal Herriko taldeei euren lurraldetik kanpo aritzeko aukera emango diena.

Zikloa urtarrilaren 31an hasiko da. Orotara, 10 talde batuko ditu egitasmoak (bost euskaldun eta Asturiaseko bost), eta elkartrukea burutuko da, bakoitzak bere lurraldean duen garrantziaz baliatzeko.

Asturiaseko Skama la Rede eta Donostiako Skakeitan ska taldea izango dira egitasmoari hasiera emago diotenak, euren azken lanak aurkeztuz: Avante eta Orekariak, hurrenez hurren. Jarraian beste lau kontzertu eskainiko dira – martxoan, maiantzan, irailan eta azaroan-, estilo ezberdinak batuz: rock-a, punk-a, fusioa, elektronika… Udaberria igaro ondoren, talde Asturiarren txanda izango da euskal lurretan kontzertuak eskaintzeko.

Glayíos/Oihuak proiektuak hainbat balio helarazi nahi ditu, hala nola, aniztasun linguistikoa, edota talde eta antolatzaileen arteko berdintasunezko harremana. Azken finean, proiektu berritzailea da, krisi garaian gestio kulturalerako bide ezberdinak erakutsi nahi dituena.  

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.